Paper birziklapena papera berreskuratzeko prozedura da. Hiru paper kategoria daude lehengai bezala erabili ahal direnak paper birziklatuarentzako; batzuk paperetik apurtutako zatitxoak dira, beste batzuk fabriketatik pasa eta erabili gabe bota diren materialak dira eta azkenik, egunkari zaharrak eta mota horietako paperak daude.

Paper birziklapen gune bat.

Birziklapen prozesua aldatu

Paper birziklapena papera, paper-masa egiten eta zurezko beste pasta batekin elkartuz egiten da. Prozesu honek fibrak apurtzen ditu eta, normala denez, papera birziklatzerakoan bere kalitatea gutxitu egiten da.

Gaur egun ia paper mota guztiak birziklatu ahal dira, paper batzuk beste batzuk baina zailagoak diren arren. Aluminioz eta plastikoz estalitako paperak ez dira normalean birziklatzen, diru kantitate handia suposatzen baidu, eta opariak estaltzeko paperak ez dira birziklatzen oso kalitate txarra dutelako.

Birziklatzeko arrazoiak aldatu

Paper industriak eragina zuzena du ingurumenean. Egunkarietako paper tona bat birziklatzeak zurezko tona bat aurreztea suposatzen du, gutxi gorabehera. Bestalde, inprimitutako paper tona bat birziklatzea zurezko bi tona aurreztea bezalakoa da.

Papera birziklatzeko arrazoi batzuk:

Paper birziklatu tona bakoitzeko, paper birgin berdinaren produkzioarekin konparatuz.

Energia aldatu

Energia kontsumoa birziklatzen murrizten da, hala ere, badago energia aurrezkiari buruzko debate bat. Energia informazio administrazioak esaten du %40 aurrezten dela papera birziklatzen denean.

Kalkulu batzuk diote egunkari papereko tona bat birziklatuta 4000 kwh elektrizitate aurrezten direla, kalkulu hau gehiegi dirudien arren. Papera fabrikatzeko birziklatzea erregai gehiago kontsumitu ditzake paper pasta berria fabrikatzea baino. Prozedura mekanikoak erabiltzen dituzten paper fabrikek energi kantitatea handia erabiltzen dute. [[Birziklatze plantek energi kopuru handiena bere konpainia energetikotik hartzen dute, eta hiri-eremuak egon ohi dira.

Zabortegien erabilera aldatu

Ameriketako estatu batuetan hondakin solidoen %35 papera edo paper produktuak dira. Paperaren errausketa normalean nahiago da zabortegiak baino, honen bitartez energia erabilgarria sortzen delako. Material organikoak, papera barne, zabortegietan deskonposatzen dira.


Ur eta aire kontaminazioa aldatu

EPAk, United States Enviromental Protection Agency-ek, deskubritu zuen birziklatzea ur kutsadura %35era gutxitzen duela eta aire kutsadura %74 bat. Paper fabrikak bien kontaminaketa faktoreak izan daitezke, gaur egungo fabrika modernoak orain dela 10 urte zeuden fabrikak baino kontaminazio kopuru txikiagoa produzitzen duten arren. Papera birziklatzea paper berriaren eskaria gutxitzen du eta honek paper manufakturarekin lotzen den kutsadura gutxitzen du.


Birziklaketari kritikak aldatu

Paper birziklazioaren mozkinak kritikatuak izan dira, zuhaitzen mozketa, energia aurreztea, kutsadura gutxitzea adibidez.

Erreferentzia aldatu

Orri hau Wikipediaren ``Reciclaje de papel´´ testuaren itzulpena da. Eskuragarri dago https://es.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Texto_de_la_Licencia_Creative_Commons_Atribuci%C3%B3n-CompartirIgual_3.0_Unported

Kanpo estekak aldatu