Pantoja (hizkera)
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Pantoja»
Pantoja Kantabrian dagoen Trasmiera eskualdeko harginen gremio-hizkera izan zen. Hizkera honetan euskarak eragin handia izan zuen.
Jatorria
aldatuMarkinako harginek Gaztela aldean askotan Trasmierakoekin batera lan egin zutenez bere hitz eta esamolde asko eman zizkieten. Hiztak ez ziren bakarrik hargintzan erabiltzen direnak baizik eta egoera sozial guztietan erabilitakoak. Hala ere, kantabriarrek nola edo hala jatorrizko euskarazko hitzak moldatu zituzten bereganatu zituztenean. Handik eskualdeko beste herritarrek ikasi zituzten baina ez zuen eragin sakonik izan bertoko montañeran. Egun, harginak desagertuak direnez, bere hizkera ere ia desagertuta dago eta hizkuntzalari batzuk baino ez dute berreskuratu.
Gremio-hizkerak
aldatuIberiar penintsulan harginek beste gremio-hizkerak ere bazituzten, Asturiaskoek xíriga edo Pontevedrakoek fala dos arxinas erabiltzen zituzten. Beste gremioek ere bereak izan zituzten: galdaragileek, adibidez, gacería Segovian, barallete Galizian edo bron Asturiasen zituzten.
Bibliografia
aldatu- García Lomas, Adriano. "El lenguaje popular de la Cantabria montañesa". Editorial de Librería Estudio, Santander, 1999. ISBN 84-87934-76-5
- Campuzano Ruiz, Enrique. "Cantabria. Pas y Miera. Trasmiera. Patrimonio Artístico Religioso", 2002. ISBN 84-931754-5-5
- Sojo y Lomba, Fermín. "La pantoja"
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |