Pantera (musika taldea)

Pantera AEBetako heavy metal musika-taldea izan zen. 1981. urtean sortu zuten Abbott anaiek —Darrell eta Vinnie Paul— Arlingtonen (Dallas, Texas). Rex Brown baxu-jotzailea 1981eko amaieran gehitu zitzaien, Terry Glaze abeslariarekin batera. 1987an Phil Anselmo taldeko abeslari nagusia bihurtu zen. Taldea 2003an desegin zen.

Pantera
Datuak
JatorriaArlington (Dallas, Texas, AEB)
Musika motaHeavy metal, thrash metal, metal alternatibo
Urteak1981 - 2003
Produkzioa
Diskoetxea(k)Metal Magic Records, Atco Records, Atlantic Records, Eastwest Records
Taldekideak
Dimebag Darrell † (gitarra)

Vinnie Paul † (bateria)
Phil Anselmo (ahotsa)

Rex Brown (baxua)
Lehengo taldekideak
Terry Glaze (ahotsa)
Informazio gehigarria
www.officialpantera.com
IMDB: nm1653394 Facebook: Pantera Twitter: Pantera Instagram: panteraofficial MySpace: pantera Youtube: UChTDORxN3YPmasEurM6kRoA Souncloud: pantera Spotify: 14pVkFUHDL207LzLHtSA18 iTunes: 1503192830 Last fm: Pantera Musicbrainz: 541f16f5-ad7a-428e-af89-9fa1b16d3c9c Songkick: 288216 Discogs: 85885 Allmusic: mn0000005441 Deezer: 2969 Edit the value on Wikidata

Panteraren estiloa urteekin nabarmen aldatu zen: hasierako hamarkadan glam metal egin zuten eta 90eko hamarkadan, berriz, groove metal eta thrash metal estiloko musika. Aldaketa 1990ean eman zen, Cowboys from Hell arrakastatsua argitaratu zutenean (1997an platinozko diska bilakatu zen milioi bat ale saldu ondoren[1]).

90eko hamarkadaren erdialdera eztabaidak piztu ziren taldeko kideen artean, Anselmoren droga-menpekotasunak eragindako arazoengatik, batez ere. Horren ondorioz, 2001ean atseden hartzea erabaki zuten taldekideek, beste proiektu batzuetan aritzeko (Anselmo Superjoint Ritual eta Down taldeetan aritu zen eta Abbott anaiek Damageplan sortu zuten). Pantera 2003an desegin zen ofizialki.

2004ko abenduaren 8an Dimebag Darrell gitarra-jotzailea antzeztokian bertan tiroz hil zuten, Columbusen (Ohio)[2]. Anselmo eta Brownek esan zuten ziurrenik Panterako kideak berriz elkartuko zirela Darrellen heriotza gertatu izan ez balitz.

Diskografia aldatu

Panteraren diskografian estudioko bederatzi album daude, zuzeneko bat eta bilduma bat (bi bertsio ezberdinekin). Halaber, bi EP, sei single, bost bideo-album, hamaika musika-bideo eta bi bilduma-kutxa argitaratu zituzten.

Taldekideak aldatu

Azkenak
Aurrekoak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu