Panaeolus cinctulus Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Pixka bat edo nahiko haluzinogenoa.

Panaeolus cinctulus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus cinctulus
Sacc., 1887
Mikologia
 
orriak himenioan
 
ezkila-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Panaeolus subbalteatus.

Deskribapena aldatu

Kapela: Higrofanoa, 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, esfera erdi formakoa, inoiz ez konikoa, titi pixka batekin, erradialki zimurtu samarra. Hasieran arre-gorrixka, gero gorri-okre antzeko kolorekoa, bazterrean eremu ilun batekin, bukaeran, krema-gamuza oso argi kolore fin batekin.

Orriak: Estu, arre-gorrixkatik beltzaxkara doan kolorekoak, ertz zurixkarekin.

Hanka: Zilindrikoa, luzetara ildaskatua, arre-gorrixka kolorekoa, pruina zurixka batez estalia.

Haragia: Usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator. "panoiolos" hitzetik. "pas pasa pan" = dena, eta "aiólos" = hainbat koloretakoak. Subbalteatus epitetoa, ia honen antzekoa, esan nahi duen "sub" hitzetik eta gerriko apaindua esan nahi duen "balteus" hitzetik dator. Kapelaren hegalean kolore-banda diskretu bat duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Panaeolus retirugis delakoarekin nahas daiteke, honek kanpai-itxurako kapela du, ez da higrofanoa eta erretikulatua. Panaeolus campanulatus espeziearekin ere bai, hau kolore argikoa da, ez da higrofanoa, erdiesferikoa eta lehortzean pitzatua.

Sasoia eta lekua aldatu

Batez ere udazkenean, toki simaurtuetan taldeak osatuz. Espezie urria.

Banaketa eremua aldatu

Amerika osoa, Hegoafrika, Europa, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 383 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 207 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu