Panaeolus antillarum Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, ez da psikoaktiboa. Baina normalean ez da kontsumitzen, bere habitata eta zapore mindu samarra kontuan hartuta.

Panaeolus antillarum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus antillarum
Dennis, 1961
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Psilocybe antillarum, Panaeolus phalaenarum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, kanpai-itxurakotik ganbilera, lodia, leuna, batzuetan zimur finekin. Kapelaren azala leuna, zuri-gris argi kolorekoa edo baita horixka kolorekoa ere, zahartzean zilar kolorekoa edo zuri distiratsua bihurtzen da.

Orriak: Adnatuak, sabeldun samarrak, gaztetan grisak eta espora-jalkinaren ondoren, beltz tantodunak, ertza zuri-gris kolorekoa.

Hanka: 4 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, zurixka, nahiko sendoa, gainazal leuna goian eta ildaskatua behean, batzuetan okerra eta zertxobait loditua oinarrian. Eraztun gabe.

Haragia: Zurixka, oso lodia, usain fungikoa eta mindu samarreko zaporea. Espora jalkina beltza.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator, "panoiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiólos" = habitat koloretakoak.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Psilocybe cyanenscens, haluzinogenoa, meheagoa da, kapela deprimituagoa eta kolore grisaxkagoa du orban urdinxkekin. Panaeolus semiovatus delakoak eraztuna du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian, udazkenean, euri sasoietan. Espezie arrunta eta kosmopolita, banaketa geografiko zabalekoa. Ganaduaren simaurretan (4 hankako hausnarkariak), Taldeka edo soropildu samar ateratzen da.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info 2023.

Kanpo estekak

aldatu