Paleodictyon

Paleodictyon iknofosil bat da, ezezaguna den animalia batek utzia[1]. Kanbriarrean agertu ziren lehen aldiz, eta gaur egun ere ozeanoko guneetan aurki daitezke[2][3]. Lehen aldiz Guiseppe Meneghinik deskribatu zituen 1850ean. Euskal Herrian, Zumaia inguruko flyschetan aurkitu dira[4].

Paleodictyon
Kanbriar-gaur egun

Paleodictyon P.San García Algeciras I03.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
Generoa Paleodictyon
Meneghini, 1850

DeskribapenaAldatu

Paleodictyon tunel txikiak izaten dira, hexagono formarekin, askotan erlauntza baten antza duten poligono sareekin. Sare irregular zein erregularrak ezagutzen dira estratigrafian, baina erlauntza itxura duten Paleodictyon carpathecum eta Paleodictyon nodosum dira gehien ikertu direnak.

Sarearen egitura bakoitzak milimetro-zentimetro arteko tartea izaten dute, eta sare oso batek metro karratu bat har dezake. Erpinak normalki zilindrikoak edo elipsoideak izaten dira zehar-ebakian, eta forma batzuek hodi bertikalak dituzte sedimentua eta uraren arteko lotura eginez. Dolf Seilacherrek proposatu zuen 1977an izan zitekeela janaria lortzeko tranpa moduko bat, edo abeltzaintza egiteko modu bat[5]. Xenophyophora protisten marka ere izan daitekeela proposatu da[6].

ErreferentziakAldatu

  1. «KU Ichnology» ichnology.ku.edu (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. (Ingelesez) Swinbanks, D. D.. (1982-10-01). «Piaeodicton: The Traces of Infaunal Xenophyophores?» Science 218 (4567): 47–49. doi:10.1126/science.218.4567.47. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. (Ingelesez) Ekdale, A. A.. (1980-01-18). «Graphoglyptid Burrows in Modern Deep-Sea Sediment» Science 207 (4428): 304–306. doi:10.1126/science.207.4428.304. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa, Eusko Jaurlaritza. GIL 135 / Zumaia-Getariako Eozenoko flyscharen lorratz fosila. (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  5. (Ingelesez) Fan, Ruo-ying; Gong, Yi-ming; Uchman, Alfred. (2018/05). «Topological analysis of graphoglyptid trace fossils, a study of macrobenthic solitary and collective animal behaviors in the deep-sea environment» Paleobiology 44 (2): 306–325. doi:10.1017/pab.2018.1. ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. (Ingelesez) Ehrlich, Hermann. (2010-09-02). Biological Materials of Marine Origin: Invertebrates. Springer Netherlands ISBN 978-90-481-9130-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekakAldatu