Pagan Erresuma (birmanieraz: ပုဂံခေတ်, bəɡàɰ̃ kʰɪʔ ahoskatua), Pagan dinastia edo Pagan Inperioa ere deitua, gaur egun Birmania (Myanmar) osatzen duten lurraldeak bateratu zituen lehen erresuma izan zen. Pagan dinastiaren 250 urteko gobernuak, Irawadi ibaiaren harana eta haren periferia gobernatu zituena, birmaniar hizkuntza eta kultura igotzeko, Bamar etnia Goi Birmanian zabaltzeko eta Theravada budismoa Birmanian eta Asiako hego-ekialdean hazteko oinarriak ezarri zituen.[1]

Pagan Erresuma
Geografia
HiriburuaBagan
21°10′21″N 94°51′36″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Erlijioabudismo
Historia
Sorrera data: 849ko abenduaren 23a
Bestelako informazioa

Erresuma IX. mendeko kokaleku txiki batetik sortu zen, Bagan herrian, Nan Chaoko Erresumatik Irawadi ibaiaren haranera iritsi berri ziren bamareek sortua. Hurrengo berrehun urteetan, printzerri txikia pixkanaka hazi zen bere inguruko eskualdeak batuz, 1050eko eta 1060ko hamarkadetara arte, noiz Anawrahta erregeak Pagan Erresuma sortu zuenean. Horrela, historiako lehen aldiz gobernu sistema beraren pean bateratu zituen Irawadi harana eta bere periferia. XII. mendearen amaieran, Anawrahtaren ondorengoek hegoalderago hedatu zuten eragina Malaysiako goiko penintsularaino, ekialderantz gutxienez, Saluen ibairaino, iparraldean Txinako egungo mugaraino eta mendebaldean, iparraldeko Arakan eta Chin muinoetaraino.[2][3]</ref> XII eta XIII. mendeetan, Pagan, Khmer inperioarekin batera, eskualdeko bi inperio nagusietako bat izan zen.[4]

Birmaniako hizkuntza eta kultura nagusi bihurtu ziren pixkanaka Irawadi ibaiaren goi ibarrean, eta XII. mendearen amaieran Pyu, Mon eta Pali legeak eklipsatu zituzten. Theravada budismoa astiro-astiro herrixketan zehar hedatu zen, nahiz eta adar tantrikoak, Mahāyāna eta brahmaniarrek eta praktika animistek gizarte-maila guztietan errotuta iraun zuten. Gobernariek 10.000 tenplu budista baino gehiago eraiki zituzten hiriburu-eremuan, eta horietatik 2.000 baino gehiago geratzen dira.[5]

Erresuma XIII. mendearen erdian sartu zen gainbeheran: monasterio budistei zergarik ordaindu gabe esleitutako lurren etengabeko hazkundeak 1280 inguruan koroak gortesauei eta armadari leialtasuna mantentzeko zuen gaitasunean eragin handia izan zuen. Horrek barne desordenen gurpil zoro baten hasiera markatu zuen, rakhindarrek (arakandarrek), mondarrek, mongolek eta shandarrek egindako kanpoko presioarekin batera. 1277 eta 1301 bitartean mongolek behin eta berriz egindako inbasioek lau mendeko erregealdia uzkaili zuten (1287). Kolapsoaren ondoren 250 urteko zatiketa politikoa gertatu zen, XVI. mendea ondo sartu arte iraun zuena.[6][7]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu