Ireki menu nagusia

Francisco Marí Blanco, Paco Marí bezala ezaguna, (Madril, 1914ko abuztuaren 15 - Donostia, 1972ko maiatzaren 20) Madrilen jaiotako argazkilaria izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Donostiara joan zen bizitzera eta Pascual Marín argazkilariarekin lan egin zuen.

Paco Marí Blanco
Bizitza
Jaiotza Madril1914ko abuztuaren 15a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia1972ko maiatzaren 20a (57 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria
Lantokia(k) Gipuzkoa

BiografiaAldatu

Argazkilarien familia batean jaioa, Paco Marí Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Gerra garaian Madrilgo errepublokanoaren argazki asko egin zituen. Iruñeako Sanferminetan Maria Teresa Pacual ezagutu zuen, Pascual Marín argazkilari tuterarraren alaba. Ezkondu ziren eta 1945an Paco Marí bere aitaginarrebak Donostian zuen argazki-dendan hasi zen lanean. 1952an, Pascual Marín hil zenean, Pacok negozioa eraman zuen bera hil arte, 1972an.

ObraAldatu

Paco Marínen lanak hedabide askotan agertu ziren, besteak beste, La Voz de España, Marca eta The Associated Press eta EFE prentsa agentzietan. Zezenzale amorratua, Ruedo aldizkariaren korrespontsala izan zen, bestetik. NODOko kameralari izan zen ere bai.

Paco Marínek Donostiako milaka argazkiak atera zituen, urte haietako testigantza garrantzitsua utzirik.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu