Pablo Hasélen atxiloketarekin lotutako protestak

Pablo Hasélen atxiloketarekin lotutako protestak Espainiar Estatu osoan 2021eko otsailean Pablo Rivadulla Duró, artistikoki Pablo Hasél moduan ezaguna den rap abeslaria, atxilotu ondorengo kale protestaldiekin lotzen dira.

Pablo Hasélen atxiloketarekin lotutako protestak
Irudia
Motamanifestazio
Istilu
Denbora-tarte2021eko otsailaren 16a - 
Data2021
KokalekuEspainia
HerrialdeaEspainia
Kausaimprisonment (en) Itzuli Pablo Hasél
Pertsona zaurituak129 (street protester (en) Itzuli) (2021eko otsailaren 23a)
91 (Mossos d'Esquadra) (2021eko otsailaren 23a)
Atxilotu kopurua
136, 19, 9, 4 eta 2
Hashtag#LlibertatHasel
Pablo Hasélen atxiloketaren aurkako manifestazioa Bartzelonan 2021eko otsailaren 21ean

Aurrekariak aldatu

2014ean 2 urtetako kartzela zigorrera kondenatua izan zen terrorismoaren goratzarrea egotzita kanta batzuengatik. Goratzarren zituen taldeak GRAPO, ETA, Al Kaida, RAF eta Terra Lliure lirateke[1]. Hala ere exekuzioa ez zen aurrera eraman kondenak 2 urte ez zituelako gainditzen[2].

2017an Lleidako epaitegiak 540 euroko isuna jarri zion Lleidako alkatea den Àngel Rosi kanta bat egiteagatik eta tartean "Angel geizki jaioa, tiro bat merezi duzu, kolpatuko zaitut, kalte handiak eragin dizkidazu, azala tiraka kenduko dizut" esateagatik[3].

2018ko martxoaren 2an Espainiako Auzitegi Nazionalak 2 urte eta erdiko kondena eta 24300 eurotako isuna jarri zion Pablo Haséli terrorismoaren goratzea eta koroa eta instituzioen aurkako iraien eta kalumniengatik, Twitterreko 64 mezu eta kanta batengatik[4].

Atxiloketa eta protesten abiatzea aldatu

 
Pablo Hasélen aldeko murala Cardedeun.

Pablo Hasél atxilotua izan zen Lleidako unibertsitatean hainbat pertsona atxiloketa gelditzen saiatzen ari ziren bitartean. Honen ondorioz manifestazio eta elkarretaratze desberdinak deitu egin ziren estatuko puntu askotan. Garrantzitsuenak Bartzelonan, Madrilen, Valentzian edo Iruñan gertatu ziren. Azken honetan,adibidez, GKS antolakunde komunistak ehunkada pertsona mobilizatu zituen Nafarroako hiriburuko kaleetan, ekitaldia bukatu baino lehen istiluak hasiz, hiriko hainbat auzoetatik zabaldu egin zirenak.[1]

Emandako elkartasun olatu honen atzean arrazoi estruktural eta desberdinak egon zirela defendatzen dituzten ahotsak daude ere. Hauen usteetan Pablo Haselen atxiloketa "ur basoa gainezkatutako tanta" baino ez zen izan. Prekarietate sistemikoak, COVID-19aren pandemian gertaturiko gazte estigmatizazioa edo eskubide politikoen murrizketa eragin zuzena izan zutela argudiatzen dute.[2]

Erreakzio politikoak aldatu

Abeslariaren atxiloketak zalaparta mediatiko eta sozial haundia ireki zuen estatuan, egun hoietan zehar Hasélen kasua albisteak eta solasaldiak erakarriz. Indar politikoak, elkarte judizialak, mugimendu sozialak edo nazioarteko giza-eskubideetarako antolakundeak kausaren inguruko ikuspuntua plazaratu egin zuten. Besteak beste rap-kantariaren atxiloketak Espainiar estatuko koalizio gobernuan arrakala bat ireki zuen exekutiboaren 2 indarren artean(Podemos eta PSOE zehazki).[5]

Alderdi sozialista ebazpen judizialaren errespetua eskatu arren "mozal-legea" bezala ezaguturiko legea berregiteko premia azpimarratu zuen horrelako gertakariak gehiago ez errepikatzeko. Gobernu kideek PSOE-ren jarreraz aldendu ziren. Izquierda Unida-ko koordinatzaile federalak, Alberto Garzón, "irregulartasun sintoma demokratiko larri" bat bezala definitu zituen gertakariak, "tuit batzuk baino gehio epaituak izaten ari dira" defendatzen zuen bitartean. Haselekiko desberdintasunak plazaratu arren beraien elkartasuna erakutsi zioten Katalandarrari.[6] Pablo Echenique, adibidez, bere babesa helarazi zien kaleetan zeuden gazte antifaxistei. Indultu bat eskatzera ailegatu ziren Unidas Podemosetik, urgentziazko lege proposamen baten bitartez.[7]

Oposizioa gogorrago azaldu egin zen Haselekiko. Momentu hoietako PP-ko Madrileko alkatea, Jose Luís Perez Almeida, "gaizkilea" bezala definitu zuen Pablo Hasel. Epai judiziala txalotu eta berri on bat zela esan zuten kontserbadoreek. VOX-ek, Santiago Abascalen ahotan, pertsonai biolento bat zela defendatu zuen eta bestelako aurrekari penalak zeuzkala zehaztu zuten ere. Beraien usteetan "horrelako mezuek eskola sortzen dute" eta gertakaria "anekdota bat baino gehio dela" erran zuten.[8] Bi indarrek Podemos-en erantzukizuna seinalatu zuten egun hoietan eman ziren istiluekin, "exekutiboaren indar batek estatuko segurtasunerako indar eta gorpuen kontrako mezuak zabaltzen ditu"-ela bezalako adierazpenekin.

Azkenik ezker erradikaleko hainbat indarrek Haselen gaia plazaratu eta mobilizazioak antolatu eta babestu zituzten. CUP-eko Kongresuko parlamentari batek, Albert Botrán, Haselen kanta bat ozen irakurri zuen parlamentuan. "Diktadura txarrenetan bezala ikuspuntu delituengatik musikari bat kartzelara sartzen dela" defendatu zuen politikari "cupaire"a.[9]

Mundu intelektualean mugimenduak egon ziren ere. Otsailaren 8an 200 musikari, aktore eta artista baino gehiago(tartean Facu Diaz, Toni Mejias edo Joan Manuel Serrat) Pablo Haselen askatasuna erreibindikatu zuten. Sinatutako manifiestoak estatu Espainolaren jokamoldea Maroko edo Turkia bezalako estatu autoritarioen moduekin parekatu zuen.[10]

Ondorioak eta egungo egoera aldatu

Urte bereko abenduan, epaileak sententzia berretsi zuen eta bi urteko eta sei hilabeteko kondena ezarri zioten justizia oztopatzeagatik eta mehatxuengatik. Hasiera batean, bederatzi hilabeteko kondena bete behar zuen terrorismoaren goraipamena eta koroarekiko irainak zirela eta, honi gehitu behar zaio 40.000€-ko isuna, ez zuena ordaindu. Gainera, kazetari baten kontrako agresio bat dela eta beste sententzia bat dauka. Gauzak horrela, hainbat sententzia eta isunak ez dituenez ordaindu, 2027ko apirilak 14ean aterako da kartzelatik.[11]

Guztira, 109 pertsona atxilotu zituzten protestetan[12] eta 33 zauritu egon ziren.[13]

 
Pablo Hasélen aldeko pintada bat Euskal Herrian.

2023an, Kataluniako prozesuko kondenatuen aldeko amnistia eman da estatuko gobernu zentralaren partetik, hala ere, Hasél ez da amnistiaren onuradun bat izango. Haselen hitzetan:[14]

"La amnistía debería ser total, no solo en el marco nacional catalán, que deja fuera a muchos represaliados, sino en el ámbito estatal."

Nahiz eta protesta ugari egon, Haselen askatasuna eskatzeko, epaitua eta kondenatua izan zen. Gainera, 2023ko amnistia legearen barnean ez dagoenez rap abeslaria, bere kondena guztiak bete behar izango ditu ziurrenik.

Erreferentziak aldatu

  1. «C.G.P.J | Poder Judicial | Sala de Prensa | Notas de prensa | El Supremo confirma la condena a dos años de prisión al rapero Pablo Hasel por enaltecimiento del terrorismo» www.poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «En suspenso la primera condena a Pablo Hasel por alabar a ETA y Terra Lliure» www.publico.es 2019-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Hasél condenado a pagar 540 euros por ofender al alcalde de Lleida en una canción» La Vanguardia 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. «C.G.P.J | Poder Judicial | Noticias Judiciales | La Audiencia Nacional condena al rapero Hasel a dos años cárcel y 24.300 euros de multa por enaltecimiento del terrorismo e injurias a la Corona e instituciones» www.poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. (Gaztelaniaz) Hermida, Javier Casqueiro, Xosé. (2021-02-18). «El apoyo de Podemos a las protestas por Hasél fractura más al Gobierno» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Alberto Garzón dice que el encarcelamiento de Pablo Hasel "es un síntoma de anomalía democrática grave"» ELMUNDO 2021-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  7. «Unidas Podemos registra su petición de indulto para Pablo Hasél» www.publico.es 2021-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  8. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-02-16). «Abascal celebra la detención de Hasel y le califica como un "personaje violento con antecedentes penales"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  9. «Un diputado de la CUP reproduce en el Pleno del Congreso parte de una canción de Hasél en protesta por su detención» www.publico.es 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  10. (Gaztelaniaz) cultura, Más de 200 representantes del arte y la. «El mundo de la cultura, contra el encarcelamiento de Pablo Hasel» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  11. (Gaztelaniaz) País, Agencias, El. (2023-10-10). «El rapero Pablo Hasél defiende que también se le debería incluir en la eventual ley de amnistía» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  12. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2021-02-22). «Los Mossos han detenido a 109 personas en los disturbios desde que comezaron las protestas en apoyo a Hasel» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  13. (Gaztelaniaz) «Al menos 15 detenidos y 33 heridos en las manifestaciones de apoyo a Pablo Hasel» EITB 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  14. Press, Europa. (2023-10-10). «Hasel sobre la ley de amnistía: "Todos los represaliados sin excepción deberían estar incluidos"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak aldatu