PFC Slavia Sofia

PFC Slavia Sofia (bulgarieraz Професионален футболен клуб Славия София, "Slavia Sofia Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako hirugarren futbol taldea da palmaresari dagokionez, Sofia hiriburukoak diren CSKA eta Levskiren atzetik. 7 aldiz irabazi du Bulgariako futbol liga eta beste 7 aldiz Kopa. Honetaz gain Balkandarren Kopa bi ditu.

PFC Slavia Sofia
Ezizena(k)Белите (zuriak)
Sorrera1913
Futbol zelaiaSlavia Stadium
edukiera: 15.992 lagun
inaugurazioa: 1930 (2004an berriztua)
PresidenteaBulgaria Ventsislav Stefanov
EntrenatzaileaSerbia Zlatomir Zagorčić
LigaBulgariako Liga
2020-2111.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Bogomil Dyakov kapitaina.

HistoriaAldatu

Errusiar mugimenduaren partaideak ziren gazteek eratu zuten 1913an Slavia Sofia taldea. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren oso ezaguna bihurtu zen Bulgarian eta garai arrakastatsuena ere orduan iritsi zitzaion, Gerra arteko sasoian irabazi baitzituen bere zazpi ligetako sei.

60. hamarkadan hiru kopa irabazi zituen eta honek aukera eman zion Europako Errekopa jokatzeko. 1967an final erdiak ere jokatu zituen baina Rangers F.C. talde eskoziarrak utzi zuen finaletik kanpo, partida biak 1-0 irabazita.

1986an eta 1988an Balkandarren Kopa irabazi zuen. Azkenik 1996an urte bikaina burutu zen 53 urteren ondoren liga irabazteaz gain Kopa ere eskuratu baitzuen.

Bi hamarkadaren ostean titulu berri bat ekuratu du, 2018ko Kopa.

PalmaresaAldatu

Bulgarian: 15Aldatu

  • Liga (7): 1928, 1930, 1936, 1939, 1941, 1943, 1996.
  • Kopa (8): 1952, 1963, 1964, 1966, 1975, 1980, 1996, 2018.

Nazio artean: 2Aldatu

Europako ErrekopaAldatu

  • final erdiak 1967an.

Balkandarren KopaAldatu

  • Txapelduna (2): 1986, 1988.

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Slaviak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1991-92 UEFA Kopa 1. itzulia Slavia
Osasuna
1-0
4-0
Osasuna
Slavia

Kanpo estekakAldatu