PFC Botеv Plovdiv (bulgarieraz ПФК Ботев Пловдив, "Professional Football Club Botev"), Bulgariako futbol taldea da, Plovdiv hirikoa. Bulgariako bi Liga eta hiru Kopa ditu, Balkandarren Kopa bat ere bai.

PFC Botеv Plovdiv
Ezizena(k)Kanarchetata (kanarioak)
Sorrera1912
Futbol zelaiaHristo Botev Stadium
edukiera: 20.777 lagun
inaugurazioa: 1968
PresidenteaBulgaria Angel Paliyski
EntrenatzaileaTxantiloi:Herrialde info osnia-Herzegovina Azrudin Valentić
LigaBulgariako Liga
2022-2310.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Bulgarian oraindik irauten duen futbol talderik zaharrena da, 1912an sortu baitzen Plovdiven. Bulgariako heroi nazionala den Khristo Botev idazlearen izena jarri zioten taldeari, bai eta esadioari ere. Arrazoi politikoen erruz izena aldatu erazi diote sarritan (DNV, DNA, SKNA, Trakia...) baina gaur egun hasierako izenera itzuli da. Kolore horia eta beltza 1917an hartu zituen.

1920 urtean irabazi zuten lehenengo txapelketa ez ofiziala, lehenengo liga ofiziala 1929koa du, finalean 1-0 garaitu baitzuen Levski Sofia.

1961 urtean Dinko Dermendzhiev jokalariarekin batera taldearen "urrezkoa aroa" iritsi zen, Kopa (1962), Liga (1967) eta nazioartean Balkandarren Kopa (1972) irabazi baitzituen. 1981 urtean Kopa berri bat lortu zuen. Urte berean Georgi Slavkov aurrelariak Urrezko Bota irabazi zuen, Europako ligen artean gol kopuru gehien lortu zituen jokalaria izan baitzen, 31 gol hain zuzen ere. "Urrezko taldea" ezizena jaso zuen Botev Plovdiv-ek 1980 hamarkadan, baina ez zuen titulu berririk lortu. Hirugarren egin zuen 1981, 1983, 1985, 1987 eta 1988ko Ligatan eta bigarren 1986an.

36 urtetan titulurik lortu gabe egon ondoren 2016-17 denboraldiak Bulgariako Kopa irabazi du.

Palmaresa aldatu

Bulgarian: 5 aldatu

  • Liga (2): 1929, 1967.
  • Kopa (3): 1962, 1981, 2017.
  • Bulgariako Superkopa (1): 2017.

Nazioartean: 1 aldatu

Kanpo estekak aldatu