Ireki menu nagusia

Lisa Valerie Kudrow (Los Angeles, 1963ko uztailaren 30a) estatubatuar aktore, umoregile, idazle eta produktorea da. Mundu osoan zehar fama eskuratu zuen NBC katearen Friends sitcomean egiten zuen Phoebe Buffay pertsonaia zela eta. Paper hori dela eta sei Emmy saritarako izendatu zuten. 2005ean The Comeback telesaila idatzi eta antzeztu zuen, 2014an bigarren denboraldia egin zuelarik.

Lisa Kudrow
Lisa Kudrow with DaddyCakes.jpg
Bizitza
Jaiotza Encino Itzuli1963ko uztailaren  30a (56 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Vassar College Itzuli
William Howard Taft Charter High School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, idazlea, ahots-aktorea, gidoilaria, karaktere aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
IMDb nm0001435

Telebistaz gain hainbat filmetan agertu da, hala nola Romy and Michele's High School Reunion (1997), The Opposite of Sex (1998), Analyze This (1999) eta Analyze That (2002), Dr. Dolittle 2 (2001), Wonderland (2003), Happy Endings (2005), P.S. I Love You (2007), Bandslam (2008), Hotel for Dogs (2009), Easy A (2010), Neighbors (2014) eta Neighbors 2: Sorority Rising (2016), The Girl on the Train (2016) eta The Boss Baby (2017).