Pêr-Jakez Heliaz, Pêr-Jakez Heliaz edo frantsesez Pierre Hélis (1914ko otsailaren 17a, Pouldreuzig, Bretainia1995eko abuztuaren 13a, Kemper, Bretainia) bretoi idazle, olerkari, antzerkigile eta kazetari bat izan zen. Bretainieraz nahiz frantsesez idatzi zuen. Bretainieraz mintzatzen zen baserritar familia batean jaio eta hezi zen. Frantsesa eskolan ikasi zuen, Kemper eta Roazhonen ikasten segituz. 1946-1975 artean Kemperreko Eskola Normalean letra klasikoak irakatsi zituen.

Pêr-Jakez Heliaz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPierre-Jacques Hélias
JaiotzaPouldreuzic1914ko otsailaren 17a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaQuimper1995eko abuztuaren 13a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaRennesko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
bretainiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAr Falz (en) Itzuli
Ligue de l'enseignement (en) Itzuli
Mugimenduaproletarian literature (en) Itzuli
Izengoitia(k)Pierre-Jakez Hélias
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 7cb2f44f-7227-466a-b3af-3ca6e943b784 Discogs: 1555711 Edit the value on Wikidata

1946ko abenduaren 21ean berak eta Pierre Tréposk bretoierazko irratia aireratzen hasi ziren, iragarkiak eta antzezlanak aurkeztuz. 1948an Cornouaille Jaialdiaren bultzatzaileetako bat izan zen baita denboraldi batez bertako aholkularia ere. 1950ean Brud aldizkaria sortu zuen. Bretainiar nazionalismoko joera pragmatikoenekin lerrokatu zen, Ar Falz eta Emgleo Breiz taldeetako kidea izateaz gain, Parisko La Bretagne aldizkarian kronikak idatzi eta Ouest-France aldizkarian bere idazlanetako zatiak argitaratu zituen. 1971ean Breizh o veva (Bretainia bizirik) bretainierazko lehenbiziko telebista saioan parte hartu zuen.


1980an Claude Chabrolek Le cheval d'orgueil (Harrotasun zaldia) filma zuzendu zuen, bere izenburu bereko Le Cheval d'orgueil liburuaren zinemarako egokitzapena.