Oxythyrea funesta

kakalardo espeziea

Oxythyrea funesta edo Izerkariaren kakalardoa[1] Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi da. Iberiar penintsulan loreetan aurkitzen den kakalardo ohikoenetakoa da eta izurria kontsideratzen da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Oxythyrea funesta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCetoniidae
GeneroaOxythyrea
Espeziea Oxythyrea funesta
Poda, 1761

Azpiespezieak aldatu

Bi aldaera ditu kakalardo honek:

  • Oxythyrea funesta var. consobrina (Villa)
  • Oxythyrea funesta var. deleta (Mulsant)

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-10 mm arteko luzera duena. Kakalardo beltza da eta puntu zuri ugari ditu gorputz guztian barreiaturik. Kobre koloreko distirak izaten ditu[3]. Ile zuri oso finez estalirik du gorputza[4]. Ile horiek polena harrapatzen dute eta lorearen polinizazioan laguntzen dute[1].

Beldarra zuria da eta animalia heldua baino handiagoa da, 30 mm hartzen ditu[4].

Habitata eta elikadura aldatu

Loreak dauden tokian ikusten da, haietaz elikatzen baita. Ez du soilik nektarra jaten, bai eta loreen gainerako atalak eta kimuak ere[4], horregatik kopuru handitan agertzen denean izurri gisa kontsideraturik dago[3]. Beldarrek landareen sustraiak jaten dituzte.

Bizi zikloa aldatu

Intsektu helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira. Ondoren arrautzak jartzen dituzte beldarrak elikatuko diren landareetan. Beldarrak lurrean hibernatzen du eta udaberrian berriz aktibatzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Izerkariaren kakalardoa (Oxythyrea funesta) « Atariaren bloga. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Oxythyrea funesta (Poda, 1761)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Escarabajo del sudario, Oxythyrea funesta (Coleoptera, Scarabaeidae)» El desinsectador y desratizador 2013-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Kanpo estekak aldatu