Kimika organikoan oxiklorazioa C-Cl lotura sortzeko prozesua da. Kloroa usatu ordez hidrogeno kloruroa baliatzen da oxigenoaren batera[1]. Ikuspegi industrialetik prozesu erakargarria da hidrogeno kloruroa kloroa baino merkeagoa delako.

Sintesia eta erabilera aldatu

Normalean kobre(II) kloruroa erabiltzen da agente katalizatzaile moduan, baina potasio kloruroa, aluminio kloruroa eta beste kloruro batzuk kokatalizatzaile gisa usa daitezke[2].

 

Oxiklorazioaren substraturik baliatuena etilenoa da eta prozesua 1,2-dikloroetanoa produzitzeko erabiltzen da. Izan ere, atzen hau oso monomero inportantea den binil kloruroa sintetizatzeko lehengaia da[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Rossberg, Manfred; Lendle, Wilhelm; Pfleiderer, Gerhard; Tögel, Adolf; Dreher, Eberhard-Ludwig; Langer, Ernst; Rassaerts, Heinz; Kleinschmidt, Peter et al.. (2006). «Chlorinated Hydrocarbons» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society)  doi:10.1002/14356007.a06_233.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  2. «Oxychlorination» www.oxy.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  3. Vicario Hernando, Jose Luis & Moreno Benitez, Isabel. Kimika organiko industriala. EHU, 68 or. ISBN 978-84-692-7831-4..

Kanpo estekak aldatu