Ovandoen etxea

Ovandoen etxea, gaztelaniaz Casa de los Ovando Cáceres hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen pizkunde estiloko XVI. mendeko etxea da.

Ovandoen etxea
Palacio de Ovando, Cáceres.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′29″N 6°22′13″W / 39.474858°N 6.370322°W / 39.474858; -6.37032239°28′29″N 6°22′13″W / 39.474858°N 6.370322°W / 39.474858; -6.370322
Barruko patioa.

HistoriaAldatu

Gaur egun ikus daitekeen eraikina 1519an eta XVIII. mendean egin ziren lanen ondorioa da. Jauregia aurreko XIII. mendeko beste baten gainean altxatu zen. Berria egiteko lanak XV. mendean hasi ziren baina 1480an Errege Katolikoek geldiarazteko agindua eman zuten. Oraindik gaur egungo fatxadan jatorrizko dorrearen aztarnak ikus daitezke; dorre hori ez zen erabat eraiki ordenantzen aurka ziholakoa.

1949ko apirilaren 22an Dekretu batek jauregia babestu zuen. 1985an Espainiako Ondare Historikoaren kalifikazioa jaso zuen.[1]

EzaugarriakAldatu

Pizkundeko estilokoa atarian erdi puntuko arkua arkiboltekin eta zutarriekin ditu. Arkuko angeluetan bi medailoietan Hernando de Ovandoren eta bere emaztea Mencía de Ulloaren erretratuak ikusten dira. Gainean, frisoan, “Aetea iustorum memoria” idazkuna irakurtzen da; alboetan idazkunak bi haurren irudiak ditu. Zentroan, obalo batean, Ovando-Ulloa familiaren armarria dago.[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ovandoen etxea