Izurria (filma)

Outbreak (filma)» orritik birbideratua)

Izurrria[1] (jatorriz, Outbreak) 1995ko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako medikuntza hondamendi film bat da. 1995eko Richard Preston estatubatuar idazlearen The Hot Zone ("Eremu Beroa") eleberrian arinki oinarritua dago. Dustin Hoffman, Rene Russo, Morgan Freeman, Cuba Gooding Jr., Kevin Spacey, Donald Sutherland eta Patrick Dempsey aktoreek antzeztu zuten.

Izurria (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaOutbreak
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, thrillerra, hondamendi filma eta liburu batean oinarritutako filma
Iraupena128 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Hot Zone (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia eta Hawaii
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Wolfgang Petersen
Gidoigilea(k)Robert Roy Pool (en) Itzuli
Laurence Dworet (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Roy Pool (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Laurence Dworet (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaWolfgang Petersen
Arnold Kopelson
Gail Katz


EdizioaNeil Travis (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJames Newton Howard
Argazki-zuzendariaMichael Ballhaus
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia, Atlanta eta San Frantzisko
Argumentu nagusiaepidemia

IMDB: tt0114069 Filmaffinity: 861418 Allocine: 12240 Rottentomatoes: m/outbreak Mojo: outbreak Allmovie: v134576 TCM: 85978 Metacritic: movie/outbreak TV.com: movies/outbreak Netlix: 834585Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Zairen, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak ebolaren antzeko birus hilgarri batek biztanleri guztia hiltzen ari zen herrixka bat zimentuetaraino suntsitu du. Birusaren izatea sekretupean gordetzeko neurri gupidagabea izan da, gizateriarentzat guztiz birus arriskutsua zenaren hedapena behin betiko gelditu asmoz. Baina estatubatuarrek dena amaitua zegoela uste zutenean, ustekabeko bat gertatuko da, birusaren eramalea den tximino batek ontzi batean itsasoa zeharkatu eta AEBetara iritsiko baita. Birusaren agerraldia jazo eta tximinoarekin kontaktua izan duen orok gaixotasun hilgarriaren lehen sintomak jasaten hasi direla azaleratzean, AEBetan biztanleriaren artean izualdi ikaragaria hedatuko da. Aldiz, estatubatuar militarrek birusaren hedapena galarazten saiatuko behar dira.

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «IZURRIA (1995) [DUAL»] Euskal Encodings (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Kanpo estekak aldatu