Oswaldo López Arellano

Osvaldo López Arellano (Danlí, El Paraíso, 1921eko ekainaren 30a - Tegucigalpa, 2010eko maiatzaren 16a) hondurastar militar eta politikaria izan zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1965-1971 urteetan eta 1972-1975 agintaldian.

Oswaldo López Arellano


Hondurasko presidente

1972ko abenduaren 4a - 1975eko apirilaren 22a
Ramón Ernesto Cruz Uclés (mul) Itzuli - Juan Alberto Melgar Castro

Hondurasko presidente

1963ko urriaren 3a - 1971ko ekainaren 7a
Ramón Villeda Morales (en) Itzuli - Ramón Ernesto Cruz Uclés (mul) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDanlí1921eko ekainaren 30a
Herrialdea Honduras
HeriotzaTegucigalpa2010eko maiatzaren 16a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
urdaileko minbizia
Hezkuntza
HeziketaHonduras Military Academy General Francisco Morazán (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hondurasko Alderdi Nazionala

Bizitza

aldatu

Estatu Batuetako abiazio militarreko eskolan ikasi zuen. Ramón Villeda Morales lehendakari konstituzionala 1963an agintaritzatik kendu eta boterea hartu zuen batzorde militarreko koronela izan zen. 1966an hartu zuen Hondurasko lehendakaritza. Bere agintaldian gertatu zen Futbolaren Gerra ezaguna (1969-1970), El Salvador eta Hondurasen artean. 1971n, R. Cruzen esku utzi zuen boterea, baina handik urtebetera estatu kolpe batez berreskuratu zuen agintaritza. United Brands Ipar Amerikako fruta enpresaren ustelkeria kasuan nahastuta egon zen. 1975ean, agintetik kendu zuten, eta Juan Alberto Melgar Castro jarri zuten beraren ordez.

Erreferentziak

aldatu