Ireki menu nagusia

Musa edo Muza ibn Fortun ibn Qasi[1] (arabieraz: موسى بن فرتون‎, Mūsa ibn Furtūn) baita Musa edo Muza I.a izenaz ezaguna (740 baino lehen - Zaragoza, 802) VIII. mendeko Arnedo, Zaragoza eta Tarazonako gobernadore musulmana zen.

Musa ibn Fortun
Bizitza
Jaiotza 745
Herrialdea Kordobako emirerria
Heriotza Zaragoza788 (42/43 urte)
Familia
Aita Fortun ibn Qasi
Seme-alabak
Leinua banukasitar
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Eduki-taula

ArbasoakAldatu

Musa Banu Qasi leinu muladikoa zen: aitona Cassius kondea zuen, baskoi edo bisigodo jatorria zuen euskal aitonen semea.

Aita Furtun zuen, Cassius kondearen lehensemea kondea islamera bilakatu baino lehenagoko jaioa, eta ama Aixa, Errodrigo azken bisigodo erregea eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba[2].

Ezkontzak eta seme alabakAldatu

Musak Oneka ezkondu zuen (Ximenorekin ezkondu, Eneko Aritza Iruñeko lehendabiziko erregearen ama izan eta alarguna geratu zena). Sei seme-alabak izan zituen:

BiografiaAldatu

788an Abderraman I.a Kordobako emirra hil zenean, bere hiru semeen arteko borroka (Suleiman, Hixam eta Abdulah) hasi zen emir berria izateko. Musa ibn Fortunek Hixamen alde egin eta hau emir bihurtu zenean ospea eta botere lortu zituen. Zaragoza eta Tortosa arteko eskualdean omeiarren aurkako altxamendua bukatzeko ere lagundu zuen, Tortosako mendietan Said ibn al-Husein borrokatuz.

Altxamenduan Zaragoza okupatu zuen emirraren izenean (789) baina Matruh ibn Suleiman Bartzelonakoaren eskuetan galdu zuen. 802ko abenduan Zaragozan altxatu zuen baina matxinadan hil zen.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak Iruñea 14. orrialdea .
  2. (Ingelesez)Banu Qasien genealogia