Oroimen-turismoa, memoria-turismoa edo oroitzapenezko turismoa ere deitua, leku baten ondare historikoa nabarmentzean datzan kultura-turismo mota bat da, bereziki leku horrek ekitaldi puntual edo garrantzitsu bat ikusi duenean, dela gertaera aipagarri bat, bataila bat, ekitaldi politiko bat, sarraski bat edo hondamendi bat.[1][1] Oroitzapenezko turismoak gertakari mingarri hori gogora ekarri eta biktimei omenaldia egin nahi die.[2] Turismo-mota hori maiz morbidoa izaten denez, batzuetan tanatoturismoarekin edo "turismo beltzarekin" lotu dezakegu.[3]

Frantziako Oradour-sur-Glane herriko aztarnak oroimen-turismoaren adibide dira.

Memoria-turismoaren adibiderik aipatuenetako batzuk dira Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio eta sarraski-esparruak, Katineko sarraskiaren lekua edo Bigarrenl Mundu Gerran Normandiako lehorreratzearen hondartzak, Aragoiko Belchite herri espainiarra, Kanbodia eta Vietnamgo heriotza zelaiak edo Gorea uhartea Senegalen.[4][5][6][2] Leku holrietako asko, gainera, Gizateriaren Ondare izendatu ditu Unescok.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Martínez-Gayo, Gema y Raül Valls. (2022ko azaroaren 22a). Turismo y memoria: ¿una extraña pareja?. .
  2. a b Puente, Antonio. (2015eko abuztuaren 21a). Turismo de la memoria. .
  3. Gómez, Beatriz. (2022ko urriaren 5a). Dark tourism. ¿Por qué se ha hecho tan famoso?. .
  4. Llano, Fabián Andrés y Giovanny Enrique Araque Suárez. (2019). Los viajeros están de viaje: Turismo, memoria y la experiencia cultural del viaje. .
  5. Turismo de memoria - Seine-Maritime. .
  6. Rubio, David. (2019ko azaroaren 30a). Memoria y misterio entre las ruinas de Belchite. .
  7. Aprovechar el potencial del turismo en lugares de conflicto histórico para promover la paz. 2020ko ekainaren 19a.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu