Orioko Nazioarteko Estropadak

Orioko Nazioarteko Estropadak 1968tik aurrera Orio Arraunketa Elkarteak Orion antolatzen dituen aulki mugikorreko estropadak dira, bertan munduko talde indartsuek herriko taldearekin indarrak neurtzen dituztelarik.

Orioko Nazioarteko Estropadak
Sorrera 1968
Herria Orio, Gipuzkoa
Antolatzailea Orio Arraunketa Elkartea
Partehartzaileak nazioartekoak
Modalitatea aulki mugikorra
Garaipen gehien zortzikoan:
Euskal Herria Orio (6)
Azken ekitaldia 2024
Irabazlea(k) Gizonezkoak (8+):
Euskal Herria Hondarribia
Emakumezkoak (8+):
Euskal Herria Ur-Kirolak

Historia aldatu

Lehenengo Nazioarteko Estropada 1968ko abuztuaren 25ean lehiatu zen. Egun hartan Orion izan ziren munduan lehiatzen den estropadarik famatuenean parte hartzen duten Oxfordeko eta Cambridgeko arraunlariak. Orioko arraunlariek handia egin zuten eta ingelesei aurrea hartzeaz gain, Orio bezalako herri txiki batean maila handiko Nazioarteko Estropada antolatzeko gaitasuna erakutsi zuten[1]. Hurrengo bi ekitaldietan Cambridge, Oxford eta Orioren arteko estropadak izan ziren eta 1971etik aurrera Europako beste talde batzuk etorri iren.

1972 eta 1975. urteetan izan ezik, 1968an hasitako lehiaketa urtero jokatu zen 1976. urtera artean. Hurrengo urteetan ordea Orio Arraunketa Elkarteak kirol eta nortasun mailako krisi txiki bat izan zuen, eta nazioarteko estropadak bertan behera geratu ziren. 1989an ekitaldi berria antolatu zen, berriz ere Orio eta Oxford protagonista zirela eta berriz ere euskaldunak izan ziren irabazle. XXI. mendearekin batera estropaden bigarren aroa hasi zen, 2009 artean ia urtero jokatu ondoren berriz ere jarraitasuna galdu zuena.

Azken ekitaldiak 2015ekoa (Orioko klubak 50 urte bete dituen aitzakian antolaturikoa), 2018koa (Lehen estropada antolatu zenetik 50 urte)[2] 2023koa eta 2024koa izan dira[3].

Nazioarteko Estropada ospatu den hemezortzi aldi hauetan Orioko Arraun Elkarteak sei aldiz irabazi du estropada. Baina Arraun Klubaren meriturik handiena agian, hain maila handiko estropadak antolatzeko erakutsi duen gaitasuna izan da. Espainiako Txapelketetan ohikoak diren taldeez gain, Alemania, Frantzia, Suitza, Holanda, Erresuma Batua, Belgika, Estatu Batuak, Polonia eta Italiako arraunlariak lehiatu dira Orioko uretan.

2005ean lehiatu ziren lehenengo aldiz emakumezkoak. Lauko scullean izan zen. 2023ko ekitaldian aurreneko aldiz emakumezkoek 8+ proba antolatu zen[4].

Urtez urteko sailkapenak aldatu

Gizonezkoak aldatu

Zortzikoa da proba nagusia. Hona hemen finalen emaitzak:

* 1968-08-25. ORIO I Nazioarteko Estropadak.

  1.   ORIO 5:33:60
  2.   OXFORD 5:41:30

* 1969-08-17. ORIO II Nazioarteko Estropadak.

  1.   CAMBRIDGE 6:04:60
  2.   ORIO 6:09:00
  3.   OXFORD 6:16:05

* 1970-08-02. ORIO III Nazioarteko Estropadak.

  1.   ORIO 5:59:60
  2.   OXFORD 6:19:70
  3.   CAMBRIDGE 6:29:20

* 1971-08-08. ORIO IV Nazioarteko Estropadak.

  1.   MUNICH-FRANCKFURT 5:48:00
  2.   ORIO 5:51:00
  3.   OXFORD-CAMBRIDGE 5:52:60
  4.   L.I.F.A.-PARIS 5:52:80

* 1973-06-17. ORIO V Nazioarteko Estropadak.

  1.   COLUMBUS DAY-Florida 4:53:50
  2.   BELGIKAko Selekzioa4:53:60
  3.   ORIO 4:57:10
  4.   PARIS 5:10:05

* 1974-07-23. ORIO VI Nazioarteko Estropadak.

  1.   CAMBRIDGE 5:28:50
  2.   ORIO 5:36:00
  3.   OXFORD 5:36:10
  4.   ITALIA 7:32:50 (Matxura)

* 1976-05-16. ORIO VII Nazioarteko Estropadak.

  1.   OXFORD 4:59:90
  2.   ORIO 5:00:40
  3.   CAMBRIDGE 5:15:30

* 1989-05-06. ORIO VIII Nazioarteko Estropadak.

  1.   ORIO 4:56:76
  2.   OXFORD 5:21:34

* 2001-06-09. ORIO IX Nazioarteko Estropadak.

  1.   ORIO 4:27:88
  2.   E.N. BORDEAUX 4:31:51
  3.   So. Na. BAIONA 4:33:25
  4.   HONDARRIBIA 4:36:81

* 2004-04-24. ORIO X Nazioarteko Estropadak.

  1.   ORIO 2:51:19
  2.   HONDARRIBIA 2:51:52
  3.   UR-KIROLAK 2:53:25
  4.   E.N. BORDEAUX 2:53:66

* 2005-05-07. ORIO XI Nazioarteko Estropadak.

  1.   HONDARRIBIA 3:00:34
  2.   ORIO 3:01:82
  3.   S.C. CAMINHENSE 3:02:77
  4.   CÍRCULO DE LABRADORES 3:09:29

* 2006-04-30. ORIO XII Nazioarteko Estropadak.

  1.   S.C. CAMINHENSE 2:56:25
  2.   HONDARRIBIA 2:56:51
  3.   ORIO 2:58:37
  4.   E.N. BORDEAUX 2:59:00

* 2007-04-21. ORIO XIII Nazioarteko Estropadak.

  1.   HONDARRIBIA 2:55:18
  2.   ORIO 2:56:10
  3.   MOLESEY B.C. 3:00:58
  4.   C.N. AMPOSTA 3:03:06

* 2008-04-13. ORIO XIV Nazioarteko Estropadak.

  1.   S.C. CAMINHENSE 2:33:78
  2.   ORIO 2:35:22
  3.   HONDARRIBIA 2:36:74
  4.   NÁUTICO DE VIGO 2:40:62

* 2009-04-25. ORIO XV Nazioarteko Estropadak[5].

  1.   NÁUTICO DE VIGO 2:46:76
  2.   HONDARRIBIA 2:47:26
  3.   C.N. AMPOSTA 2:52:96
  4.   ORIO 2:55:84

* 2015-04-04. ORIO XVI Nazioarteko Estropadak.[6]

  1.   CÍRCULO DE LABRADORES 1:58:16
  2.   ORIO 1:59:74
  3.   NÁUTICO DE SEVILLA 2:01:52
  4.   AVIRON BAYONNAIS 2:07:08

* 2018-05-05. ORIO XVII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[7].

  1.   CÍRCULO DE LABRADORES 19 puntu
  2.   ORIO 17 puntu
  3.   HONDARRIBIA 12 puntu
  4.   ZIERBENA 7 puntu
  5.   S.C. CAMINHENSE 5 puntu

* 2023-04-22. ORIO XVIII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[4].

  1.   ORIO 20 puntu
  2.   CÍRCULO DE LABRADORES 13 puntu
  3.   R.C.F. PORTUENSE 13 puntu
  4.   Aviron GRENOBLOIS 8 puntu
  5.   CA NANTES 6 puntu

* 2024-04-20. ORIO XIX Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[3].

  1.   HONDARRIBIA 20 puntu
  2.   ORIO 15 puntu
  3.   NÁUTICO DE SEVILLA 13 puntu
  4.   E.N. BORDEAUX 8 puntu
  5.   S.C. CAMINHENSE 4 puntu

Garaipenak aldatu

Zortzikoa Garaipenak Urteak
  ORIO 6 1968, 1970, 1989, 2001, 2004, 2023
  HONDARRIBIA 3 2005, 2007, 2024
  CAMBRIDGE 2 1969, 1974
  S.C. CAMINHENSE 2 2006, 2008
  CÍRCULO DE LABRADORES 2 2015, 2018
  MUNICH-FRANCKFURT 1 1971
  COLUMBUS DAY-Florida 1 1973
  OXFORD 1 1976
  NÁUTICO DE VIGO 1 2009

Emakumezkoak aldatu

2005 eta 2018 artean lauko sculla (4x) izan zen froga nagusia. Hona hemen emaitzak, ekitaldi batzuk falta dira:

* 2005-05-07. ORIO XI Nazioarteko Estropadak.

  1.   CÍRCULO DE LABRADORES

* 2006-04-30. ORIO XII Nazioarteko Estropadak.

  1.   E. N. BORDEAUX

* 2007-04-21. ORIO XIII Nazioarteko Estropadak.

  1.   HONDARRIBIA 3:36:36
  2.   CÍRCULO DE LABRADORES 3:41:76
  3.   R.C. MEDITERRANEO 3:45:76
  4.   MOSELEY B.C. 3:46:88

* 2008-04-13. ORIO XIV Nazioarteko Estropadak.

  1.   CÍRCULO DE LABRADORES

* 2009-04-25. ORIO XV Nazioarteko Estropadak.

  1.   HONDARRIBIA 3:25:42
  2.   A.R.C.O. VIANA 3:31:56
  3.   C.N. BANYOLES 3:32:42
  4.   HONDARRIBIA 3:37:46

* 2015-04-04. ORIO XVI Nazioarteko Estropadak.

  1.   C.N. AMPOSTA 2:34:08
  2.   SANTIAGOTARRAK 2:35:76
  3.   NÁUTICO DE SEVILLA 2:38:32
  4.   R.C.R. ALACANT 2:43:16

* 2018-05-05. ORIO XVII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[7].

  1.   Aviron GRENOBLOIS A 20 puntu
  2.   Aviron GRENOBLOIS B 12 puntu
  3.   CÍRCULO DE LABRADORES 12 puntu
  4.   ORIO 10 puntu
  5.   S.C. CAMINHENSE 6 puntu

* 2023-04-22. ORIO XVIII Nazioarteko Estropadak. Zortzikoan (8+) lehiatu ziren. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[4].

  1.   ORIO 17 puntu
  2.   C.N. AMPOSTA 15 puntu
  3.   C.N. SEVILLA 13 puntu
  4.   UR-KIROLAK 10 puntu
  5.   R.C.F. PORTUENSE 5 puntu

* 2024-04-20. ORIO XIX Nazioarteko Estropadak. Zortzikoan (8+) lehiatu ziren. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[3].

  1.   UR-KIROLAK 19 puntu
  2.   C.N. AMPOSTA 17 puntu
  3.   E.N. BORDEAUX 10 puntu
  4.   C.N. SEVILLA 8 puntu
  5.   R.C.F. PORTUENSE 6 puntu

Garaipenak aldatu

Zortzikoa Garaipenak Urteak
  CÍRCULO DE LABRADORES 2 2005, 2008
  HONDARRIBIA 2 2007, 2009
  E. N. BORDEAUX 1 2006
  C.N. AMPOSTA 1 2015
  Aviron GRENOBLOIS 1 2018
  ORIO 1 2023
  UR-KIROLAK 1 2024

Erreferentziak aldatu

  1. eus, ehkirola. (2020-03-20). Orioko Nazioarteko estropada bertan behera. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) DV. (2018-05-04). «Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. a b c «Gipuzkoarrak garaile XIX. Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  4. a b c «Orioko zortzikoak nagusi izan dira Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) «El Náutico de Vigo se impuso en la Regata Internacional de Vigo por medio segundo a Hondarribia» El Diario Vasco 2009-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  6. «Segundo batengatik ez du irabazi Oriok Nazioarteko Estropada - Orio» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  7. a b «RC Labradores eta Aviron Grenoblois garaile Orioko XVII. Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak aldatu