Bagargi

Organbidexka» orritik birbideratua)

Bagargi(ak) edo Organbidexka Zuberoako mendi-lepoa da (1.327 m), Larraineko lurretan, Iratiko oihanean. Ezterenzubitik (Nafarroa Beherea) 29,5 km-ra eta Larrainetik (Burdinkurutxetako lepotik) 8,8 km-ra.

Bagargi
Datu orokorrak
Garaiera1.327 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°02′17″N 1°01′36″W / 43.0381°N 1.0267°W / 43.0381; -1.0267
MendikateaPirinioak

Pirinioetako mendaterik gogorrenetakoa da. Hiru aldiz pasa da Frantziako Tourra bertatik: 1986, 1987 eta 2003an.

Hegazti migratzaileen pasabidea aldatu

Organbidexka pasabidea udazkeneko hegaztien migrazioaren ikusteko Pirineoko gune nagusietako bat da,

Hegazti gehiago pasatzen dira Lizarrieta mendatetik. Altitude baxuak klima jasangarriago bat ematen baitio horri. Organbidexkan egoten diren haize indartsuak ez daude Lizarrietan, ez eta Aldude inguruko Lindus-eko hezetasun handia ere.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) LPO AQUITAINE. (2016). Observatoire Régional de la Migration des Oiseaux Lindus-2. Bilan annuel - 2016. LPO AQUITAINE, 47 or..

Kanpo estekak aldatu