Ongai-Vallesantoro jauregia

XVII. mendean eraikitako jauregia, Zangozan kokatuta

Ongai-Vallesantoro jauregia Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Alde Zaharran kokatutako XVII. mendeko jauregi bat da. Barroko estiloa ditu.

Ongai-Vallesantoro jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZangoza
Koordenatuak42°34′32″N 1°17′04″W / 42.5756107°N 1.2845542°W / 42.5756107; -1.2845542
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-392
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
392
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Ongai-Vallesantoro jauregia eraikin barrokoa da, XVII. mendearen bukaeran egina. Jatorriz Ongai familiaren egoitza izan zen; Blas Ongai Iriarte agindu zuen eraikina altxatzea. Haren alaba Nafarroa Beherako Arnegiko Juan Etxeberri Etxnike Lesaka Berniarekin ezkondu zen. XIX. mendean jabea Leopoldo de Gregorio y Paterna, Vallesantoroko markesa, izan zen; Nafarroako erregeordea izan zen eta Mercedes Ayanz Ureta-rekin ezkondu zen. Garai horretan eraikinari elementu neoklazikoak gehitu zitzaizkion.

Gaur egun, Zangozako kultur-etxea da eta Nafarroako Foru Aldundia da jabea.[1]

Ezaugarriak aldatu

Fatxada Churriguerescoko estilokoa da. Bereziki ederra zur landuan egindako teilatu-hegatsa da, Nafarroako landuenetariko bat. Teilatu-hegatsan Mexikoko zein Peruko arte kolonial amerikarraren apainketa batzuk ikus daitezke: sirenak, horma-besoak, animalia fantastikoak...

Eraikinaren beheko solairua harlanduz egina dago. Hiru solairu ditu, bestetik, adreiluz eginak. Barruan deigarria da eskaileraren balaustrada handia.

XIX. mendean elementu neoklasikoak gehitu zitzaizkion: frontoia eta armarri neoklasikoa, atariko eta azken solairuko Salomonen zutabeak.[2]

 
Teilatu-hegatsaren argazki errekonstrukzioa

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu