One Million Years B.C.

One Million Years B.C. (euskaraz K.a. Milioi Bat Urte) 1966ko Don Chaffey britainiar zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta fantasiazko film bat da. Berez, 1940ko One Million B.C. filmaren berregokitzapena da. Raquel Welch, John Richardson, Percy Herbert, Robert Brown eta Martine Beswick aktoreek antzeztu zuten.

One Million Years B.C.
Jatorria
Argitaratze-data1966
IzenburuaOne Million Years B.C.
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma eta abenturazko filma
Iraupena96 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaOne Million B.C. (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kanariak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Don Chaffey (en) Itzuli
[[Kategoria:Don Chaffey (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Michael Carreras
William Bast

Antzezlea(k)
Raquel Welch
John Richardson (en) Itzuli
Percy Herbert
Robert Brown
Martine Beswick (en) Itzuli
Richard James
Jean Wladon (en) Itzuli

[[Kategoria:John Richardson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Martine Beswick (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jean Wladon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMichael Carreras
Konpainia ekoizleaHammer Film Productions
Seven Arts Productions

EdizioaTom Simpson
Bestelako lanak
MusikagileaMario Nascimbene
Argazki-zuzendariaWilkie Cooper
Argumentu nagusiadinosauroa

IMDB: tt0060782 Filmaffinity: 446521 Allocine: 51111 Rottentomatoes: m/one_million_years_bc Allmovie: v104874 TCM: 8571 Netlix: 60033509Edit the value on Wikidata

Hammer Film Productions ingeles ekoiztetxeak ekoiztu zuen eta Ray Harryhausenek dinosaurioen mugimenduen efektu bereziak stop motion teknikaren bidez burutu zituen. Filma Kanariar Uharteetan filmatu zen, hain zuzen ere, Lanzarote eta Tenerifen.

Raquel Welch aktorea bikinian agertzeak garaiko emakumeen ikur izateaz gain sex symbol mailara goratu zuen, hortik aurrera bere edertasuna zela eta, "gorputza" ezizen edo laudorioa jaso zuen. Adibidez, 1994ko The Shawshank Redemption filmean protagonistak bere espetxe gelako horma film honetako Raquel Welchen irudi batez apaindu zuen. Berez, Loanna protagonistaren papera lehenbizi jada garaiko sex symbol ospetsua zen Ursula Andress aktoreari eskeini zitzaion, baina eskatzen zuen soldata emango ez ziotela jakitean filmean parte hartzeari uko egin zion, orduan Welchek ordezkatu zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historiaurrean, gizakiak biziraupen senak bizirik mantentzen ditu, harrapakari handiagoekin eta beste gizaki tribu etsaiekin lehiatuz. Tribu hauetako batean Tumak (Robert Brown) John Richardson) bere klanetik kanporatua izan da, Harrien Herria, bere aita eta tribuko buruzagia den Akhobarekin ( borrokatu baita. Zenbait egunez bakar-bakarrik noraezean ibili ondoren, Oskolen Herri baketsuak salbatuko du, eta haien artean dagoela tribu honetako kide den Loanaz (Raquel Welch) maiteminduko da.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu