The Shawshank Redemption
The Shawshank Redemption (euskaraz Shawshankeko Luditzea) 1994ko Frank Darabont frantziar zinema zuzendariaren espetxe drama filma bat da. Stephen King idazlearen Rita Hayworth and Shawshank Redemption eleberri laburrean oinarritua dago. Bertan, Tim Robbins, Morgan Freeman, Bob Gunton, William Sadler, Clancy Brown, Gil Bellows, Mark Rolston eta James Whitmore aktoreek antzeztu zutelarik.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean bat bera ere irabazi ez zuelarik.
ArgumentuaAldatu
1947. urtea, AEBetako Maine estatuko Portland hiria. Bere emaztearen hilketa leporatuta Andrew Dufresnek (Tim Robbins) bizi osorako espetxera zigorra jaso eta Shawshank espetxera eramana da. Hasiera batean espetxea jasateko gai ez zirudien pertsona ahula izan arren, urteak igaro hala, espetxeko zuzendariaren konfidantza eta preso-kideen errespetua irabaziz joango da, bereziki Red (Morgan Freeman) presoarena, espetxe barneko eroskeri mafia taldeko buruzagia dena, biak adiskide min egingo direlarik..
AktoreakAldatu
- Tim Robbins: Andy Dufresne
- Morgan Freeman: Ellis Boyd 'Red' Redding
- Bob Gunton: Samuel Norton, espetxeko zuzendaria
- William Sadler: Heywood
- Clancy Brown: Hadley kapitaina, espetzeko zaindarien buruzagia
- Gil Bellows: Tommy, preso gaztea
- James Whitmore: Brooks Hatlen, preso zaharra eta liburuzaina