Omenaldia Flemingi (Txillida)
Omenaldia Flemingi Eduardo Chillidak 1955 urtean eginiko eskultura da. 1991 urtetik jatorrizko eskulturaren granitozko erreplika ikus daiteke Donostiako Kontxako pasealekuan, Antiguako tuneletik gertu. Jatorrizko eskulturak zenbait kokapen izan zituen urteetan zehar, harik eta desagertutzat eman zen arte; azkenean aurkitu eta Txillidaren eskuetan jarri zuten; geroztik Chillida-Lekun dago.[1]
Omenaldia Flemingi (Txillida) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Eduardo Txillida |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Granitoa |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′53″N 1°59′47″W / 43.31472°N 1.9965°W |
Historia
aldatuObra Txillidak miresten zituen pertsonaien omenez egindako obra multzoaren barruan sailkatua da, Georges Braque margolariaren eta Luca Pacioli matematikariaren omenez egindakoak bezalaxe.[2] Kasu honetan, eskultura penizilina aurkitu zuen Alexander Fleming biologoaren omenez egin zuen, haren heriotzaren urtean bertan, eta estela moduan eraiki zuen. Hasierako eskultura Ategorrieta auzoko Jai Alai tunelaren ondoko lorategi batean egon zen urte batzuetan, baina ikusgarritasun eskasa zuela eta, Urgull mendira eramatea erabaki zen. Kokapen hori ere desegokitzat jo eta Amarako Toraxeko Gaixotasunen Ospitaleko lorategian jarri zuten, finean Flemingen omenezko eskultura baizen, baina handik desagertu egin zen. Donostiako Udalak eskulturaren bertsio berria egiteko eskatu zion Txillidari. Eskultura bertsio berria 1991ko uztailaren 25ean jarri zen Kontxako pasealekuan, Joaquín Montero arkitekto eta Txillidaren lagunak diseinaturiko terrazetan. Geroztik han ikus daiteke. Eskultura berria inauguratu eta hedabideetan horren argazkia ikusita, herritar batek jatorrizko eskultura hondakindegi batetik hartu eta berak gordetzen zuela jakinarazi zuen. Txillidak eskultura jaso eta Chillida-Lekuko Zabalaga baserriaren hegoaldean jarri zuen.[3][4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Chillida-Leku. (2006-09). La obra del mes: Homenaje a Fleming. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Donostia Turismoa. Bestelako begirada. Eskulturak Donostian.. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tres hitos en la lucha antimicrobiana: Semmelweis, Ehrlich y Fleming» noticiasdegipuzkoa.com 2015-08-29.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alfonso Mujicaren testigantza» Museo Chilida Leku.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |