Ireki menu nagusia

One Direction (maiz 1D laburtua) pop estiloko boy band talde bat da, 2010ean The X Factor britainiar telebista-saiotik eratua. Hasieran bost ziren taldean, baina 2015eko martxoaren 25ean Zayn Malikek bere bidea bakarrik jarraitzea erabaki eta taldetik alde egin zuen; geroztik, lau dira taldekideak: Niall Horan, Liam Payne, Harry Styles eta Louis Tomlinson.

One Direction
One Direction 2015.jpg
One Direction, Ezkerretik eskuinera: Louis Tomlinson, Niall Horan, Liam Payne eta Harry Styles .
5D lOGO.png
Datuak
Ezizenak 1D
Jatorria Londres,  Erresuma Batua
Musika mota Pop, Teen Pop
Instrumentuak Niall Horan: gitarra. Louis Tomlinson: pianoa.
Urteak 2010 - 2016
Produkzioa
Diskoetxea(k) Syco Music, Columbia Records, Sony Music Entertainment
Taldekideak
Niall Horan
Liam Payne
Harry Styles
Louis Tomlinson
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 1a425bbd-cca4-4b2c-aeb7-71cb176c828a
Twitter @onedirection

www.onedirectionmusic.com

[1]

Britainia Handiko The X Factor telebista saiora aurkeztu ziren 2010ean, banaka, baina epaileek bostak talde batean elkartu zituzten, hala eraginkorragoak izango zirela pentsatuz. Boy band moduan sortu zen taldea, baina 2016. urte amaieran, bakoitzak bere bideari ekin zion. Lehiaketaren transmisioan zehar aitabitxi bezala Simon Cowell aritu zen. Audizioen hostean, kaleratuak izan ziren.Hala ere, honen ondoren, Nicole Scherzinger epaimahaikideak, bostak talde baten parte izan zitezela iradoki zuen, zeinak "One Direction" izena hartu zuen. Lehiaketan, hirugarren postuan gelditu ziren. Dena dela, Cowellek Syco Music diskografiako gastuen kargu egin zen, gazteek disko bat kaleratu ahal zezaten.

2011ko bigarren sei hilabetean, kaleratu zuten lehen abestia, «What Makes You Beautiful», Erresuma Batuko eta Irlandako zerrenda nagusien zenbaki batean debuta egitea lortu zuena. ​ Hori horrela, hainbat aintzatespen eskuratu zituzten. Horien artean, single hoberenarentzako Brit-a edota artista berri hoberenarentzat hiru MTV Video Music Awards .

Haien lehenengo albuma 2011ko azaroaren 21ean kaleratu zuten: Up All Night. Horrekin batera, otsailean liburua atera zuten. 2012ko otsailaren 7an atera zen haien lehen diskoa Espainiako merkatura.

2017ko datuak:

Guztiak ari dira modu independentean hain karrera musikala aurrera ateratzen. Nial Horanen azken single arrakastatsua "Slow Hands" deitzen da. Bestetik, Harry Styles, bere aldetik, "Sign of the Times" single oparoa.

Eduki-taula

TaldekideakAldatu

GaurkoakAldatu

  • Niall James Horan, Niall Horan bezala ezaguna. (1993ko irailaren 13an, Mullingarrekoa, Westmeatheko konderria, Irlanda), Bere gurasoak: Bobby Horan eta Maura Gallagher dira. Anaia zaharrago bat du: Greg Horan. Haren gurasoak dibortziatu zirenean, Niall eta bere anaiak denbora batean gurasoetako batekin bizi izan behar izan zuten. Gero, behin betiko bere aitarekin aldatzea erabaki zuten.
  • Liam James Payne (1993ko abuztuaren 29an, Wolverhamptonekoa, Ingalaterra). Liam Payne bezala ezaguna. Geoff Payne eta Karen Payneren semea da, eta Ruth Payne eta Nicola Payneren anai gazteagoa.
  • Harry Edward Styles, Harry Styles bezala ezaguna. 1994ko otsailaren 1ean, Holmes Chapelekoa, Ingalaterra-n jaio zen. Des Styles eta Anne Coxen semea, eta Gemma Stylesen anaia gaztea da. Haren gurasoak banandu egin ziren hark zazpi urte soilik zituenean.
  • Louis William Tomlinson, Louis Tomlinson bezala ezaguna. 1991ko abenduaren 24an, Doncaster, Ingalaterra-n jaio zen. Troy Austin eta Johannah Poulston (dula hilabete batzuk zendu zena), gurasoak dira eta Lottie, Felicite, Phoebe eta Daisyren anaia heldua da. Daily Record-ek egindako elkarrizketan azaldu zuen haren amak, Troy Austinetaz banandu zela Louis gaztea zenean, beraz haren bost seme-alabek, Mark Tomlinson, haren aitaizunaren deitura hartu zuten.

ZaharrakAldatu

  • Zayn Javaad Malik, Zayn Malik bezala ezaguna (2010-2015).1993ko urtarrilaren 12an, Bradford, Inglaterra-n jaio zen. Yaser Maliken eta Tricia Brannanen semea da. Bi arreba ditu bera baino gaztegoak direnak, Waliyha Malik eta Safaa Malik, eta beste arreba zaharrago bat du Doniya Malik.

DiskografiaAldatu

Estudio albumak

  • 2011: Up All Night.
  • 2012: Take Me Home.
  • 2013: Midnight Memories.
  • 2014: Four.
  • 2015: Made in the AM.

EP

  • 2011: Gotta Be You.
  • 2012: More than This.
  • 2012: iTunes Festival: London 2012.
  • 2012: Live While We're Young.

FilmografiaAldatu

Urtea Izenburua Rol Notak
2010 The X factor (UK) Parte hartzaileak Taldearen sormena eta 3.postua
2011 ITV2 Special, One Direction: A Year in the Making Haiek berak Dokumentala
2012 Dancing on Ice Musika gonbidatuak 7.sasoia eta 5. astea
Saturday Night Live 37.sasoia eta 720.pasartea
iCarly Gonbidatu bereziak 6.sasoia eta 2.pasartea
Filmak
2013 This is Us Haiek berak Soilik 3D-etako film autobiografikoa.

Musika-itzuliakAldatu

Munduko itzuliak

  • Up all night (2011 - 2012)
  • Take Me Home Tour (2013)
  • Where We Are Tour (2014)
  • On The Road Again Tour (2015)

Beste itzuliak

  • The X Factor Live Tour (2011) (Matt Cardle, Aiden Grimshaw, Paije Richardson, Cher Lloyd, Katie Waissel, Rebecca Ferguson, Mary Byrne eta Wagner-rekin)
  • Better With U Tour (2012) ( Big Time Rush taldearekin)

Kanpo loturakAldatu