Okroxka

Okroshka» orritik birbideratua)

Okroxka (errusieraz окрошка) errusiar sukaldaritzan oso ezaguna den zopa hotz bat da. Izena errusierazko "kroxit" hitzetik dator (крошить) (zati txikitan) txikitzea esan nahi duena. Zopa honen bertsio klasikoa barazki gordinen nahasketa bat da (pepinoak, tipulinak, errefauak), patata egosiak, arraultza, urdaiazpikoa kvas edariarekin. Kvasa kefirragatik eta azido zitrikoagatik ere alda daiteke. Okroxka udarako zopa oso egokitzat hartzen da eta freskatzeko jaten da. Jende gehienak zopa honen gainean smetana edo ziape errusiar goilarakada bat jartzea nahiago du (azken hau apur bat mikatza).

Kvasarekin eginiko okroxka
Kefirrarekin eginiko okroxka

Ezaugarriak aldatu

Honen elaboraziorako osagaiak oso fin txikitzen dira brunoise eran eta kvasarekin nahasten dira bazkalorduan zerbitzatua izan baino lehen. Kvasean txikitutako jakien kopurua esnez bustitako laboreenen parekoa. Honek barazkiei euren testura kraskatsua mantentzea ahalbidetzen die. Osagaiak errusiar entsaladan erabilitakoenen antzekoak dira.

Kanpo estekak aldatu