Azido zitriko

konposatu kimiko

Azido zitrikoa (elikagai kodea E-330) azido organiko ahul bat da. Elikagaietan asko erabiltzen da kontserbatzaile modura. Alkoholik gabeko edari batzuei ere eransten zaio, edariari zapore garratza emateko, adibidez gaseosaren kasuan (aldiz, koladun edarietan azido fosforikoa erabiltzen da).

Azido zitriko
Zitronensäure - Citric acid.svg
Formula kimikoaC6H8O7
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Base konjokatuacitrate(1−) anion (en) Itzuli
AurkitzaileaCarl Wilhelm Scheele
Aurkitze data1784
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,665 g/cm³
Azidotasuna (pKa)3,14
Fusio-puntua153 °C
154 °C
Deskonposizio-puntua175 °C
Masa molekularra192,027 Da
Erabilera
ElkarrekintzaACO2 (en) Itzuli, CS (en) Itzuli, Polycystin 2 like 1, transient receptor potential cation channel (en) Itzuli eta Transient receptor potential cation channel, subfamily V, member 4 (en) Itzuli
RolaCalcium Chelating Agents (en) Itzuli eta antikoagulatzaile
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
2
0
Identifikatzaileak
InChlKeyKRKNYBCHXYNGOX-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia77-92-9
ChemSpider305
PubChem311
Reaxys782061
Gmelin30769
ChEBI4240
ChEMBLCHEMBL1261
NBE zenbakia1789
RTECS zenbakiaGE7350000
ZVG35230
DSSTox zenbakiaGE7350000
EC zenbakia201-069-1
ECHA100.000.973
CosIng32858
MeSHD019343
RxNorm221946
Human Metabolome DatabaseHMDB0000094
KNApSAcKC00007619
UNIIXF417D3PSL
NDF-RTN0000148092
KEGGD00037 eta C00158
PDB LigandCIT

Biokimikan garrantzi berezia dauka izaki bizidun gehienen metabolismoan egiten den azido zitrikoaren zikloaren (Krebs zikloaren) tarteko metabolito gisa.

Iturri naturalakAldatu

Fruitu eta barazki askotan agertzen den arren, azido zitriko gehien dutenak fruta zitrikoak dira, adibidez limoietan 0,005 mol/l eta laranjetan 0,30 mol/l [1] azido zitriko aurki daiteke.

EzaugarriakAldatu

 
Azido zitrikoaren kristalak (argi polarizatuarekin ikusia)

Giro-tenperaturan, azido zitrikoa hauts zuri kristalinoa da, bere urtze-puntua 175 °C-ekoa baita. Anhidro forman ekoitz daiteke (urik gabe), ur berotan kristalizatuz. Forman monohidratatuan ere ekoitz daiteke, horretarako ur hotzetan kristalizatu behar da. Azido zitrikoa uretan disolbagarria izateaz gain, alkoholetan (etanol, metanol...) ere disolba daiteke.

HistoriaAldatu

Uste da VIII. mendean Abu Musa Jabir Ibn Hayyan alkimista pertsiarrak aurkitu zuela.[2][3][4]Carl Wilhelm Scheelek (1784an) azido zitrikoa isolatzea lortu zuen.[5][6] 1893an hasi ziren azido zitrikoaren produkzio industriala egiten, Italiako zitrikoetan oinarrituta. C. Wehmer (1917an) izan zen Penicillium onddoen kultiboetan azido zitrikoa sintetizatzen zela aurkitu zuena.

XX. mendearen hasieran Aspergillus niger onddoarekin azido zitrikoaren produkzio industriala lortu zitekeela aurkitu zuten, eta gaur egun oraindik, onddo horren bidez sintetizatzen da azido zitrikoa.[7]

ProdukzioaAldatu

2007an azido zitrikoaren munduko ekoizpena 1.700.000 tonakoa izan zen, eta kopuru horren erdia edarietan erabili zuten.

ErreferentziakAldatu

  1. Penniston KL, Nakada SY, Holmes RP, Assimos DG Quantitative Assessment of Citric Acid in Lemon Juice, Lime Juice, and Commercially-Available Fruit Juice Products Journal of Endourology 22/3 2008 http://www.liebertonline.com/doi/pdfplus/10.1089/end.2007.0304 PDF pmid=18290732 pages 567 doi 10.1089/end.2007.0304+
  2. http://www.islamicspain.tv/Arts-and-Science/The-Culture-of-Al-Andalus/Chemistry.htm
  3. https://web.archive.org/web/20090115205940/http://muslimmedianetwork.com/mmn/?p=1553
  4. http://journals.iucr.org/a/issues/2008/01/00/sc5012/index.html
  5. https://web.archive.org/web/20090730185929/http://web1.caryacademy.org/chemistry/rushin/StudentProjects/CompoundWebSites/2001/Citric%20Acid/history.htm
  6. http://books.google.com/books?id=OUXOm8bdG1UC&pg=PA944&dq=how+citric+acid+was+discovered
  7. Citric acid production by a novel Aspergillus niger isolate: II. Optimization of process parameters through statistical experimental designs. Bioresource Technology 98(18) 3470-3477


Kanpo estekakAldatu