Ireki menu nagusia

Okinawa prefektura (japonieraz: 沖縄県 japonieraz: Okinawa-ken?, okinaweraz: Uchinaa-ken) Japoniako prefekturarik hegoaldekoena da, 160 uharte txikiz osatua, 1.000 km luzeko Ryukyu uharte-katearen hego-mendebaldeko muturrean. Hiriburua Naha da, Okinawa uharteko hegoaldean. Senkaku uharteak ere, Txinak beretzat aldarrikatzen dituen arren, Okinawa prefekturaren administraziopean daude.

Okinawa prefektura
沖縄県
 Japonia
Yubu Island Okinawa Pref Japan24n4200.jpg
Flag of Okinawa Prefecture.svg Emblem of Okinawa Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-47
Hiriburua Naha (Okinawa)
governor of Okinawa Prefecturea Itzuli Takeshi Onaga Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 26° 30′ N, 128° 00′ E / 26.5°N,128°E / 26.5; 128Koordenatuak: 26° 30′ N, 128° 00′ E / 26.5°N,128°E / 26.5; 128
Okinawa in Japan (special marker) (extended).svg
Azalera 2,275.91 km²
Mugakideak Kagoshima
Punturik altuena Mount Omoto Itzuli
Demografia
Biztanleria 1.361.594 bizt. (2005)
Dentsitatea 604,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kyūshū
Uhartea Kyūshū
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
www.pref.okinawa.lg.jp/
Ryukyu uharteen kokapena Ekialdeko Txinako itsasoan

Prefektura honen historia eta kultura ez datoz bat Japoniaren historia eta kulturarekin, antzina erresuma independentea izan baitzen.


HistoriaAldatu

Ekialdeko Txinako itsasoaren erdialdean egonik, aski hurbil dago Japoniatik, Txinatik eta Asiako hego-ekialdetik; horregatik, Ryukyuko Erresuma merkataritza-herrialde joria izan zen XII. mendetik aurrera. XV. mendean Txinako Inperioari zergak ordaintzen hasi zen.

1609an, Shimazu klanaren armadak Ryukyuko Erresuma inbaditu zuen, eta aurrerantzean Japoniako Satsuma eta Tokugawa shogun-erregimenari ere zergak ordaindu behar izan zizkion. Hala ere, erresumak burujabetasunari eutsi zion, japoniarrek erabat beretu izan balute Txinak ez baitzuen onartuko.

Meiji berrezarkuntzatik lau urtera, 1868an, Japoniak manu militari beretu zuen RyuKyu, eta 1879an Okinawako prefektura sortu zen.

Bigarren Mundu Gerran, 1945ean, Okinawako populazio zibilaren laurdena hil zen Okinawako guduan. Gerra amaitu ondoren, Okinawa 27 urtez egon zen Estatu Batuen administraziopean, 1972an Japoniari itzuli zioten arte. honen arrazoietako bat 1970ko abenduaren 20ko Kozako matxinada izan zen. 5.000 okinawatarrek 700 soldadu amerikarrei eraso zieten eta 60 zauritu zituzten. Aire baseko hainbat eraikin suntsitu zituzten. Okinawatarrek amerikarren okupazioarekiko zuten amorruaren sinbolo bihurtu zen.

GeografiaAldatu

 
Okinawa prefekturako uharteak.

Okinawa prefekturak Ekialdeko Txinako itsasoaren eta Ozeano Barearen artean dauden hainbat uharte hartzen ditu. Uharteek zubi moduko bat osatzen dute Taiwanen eta Japoniako Kyushu uhartearen artean. Hegoaldeko uharteek (Ryūkyū Shotō) osatzen dute Okinawa prefektura; iparraldeko uharteak (Satsunan Shotō), berriz, Kagoshima prefekturari dagozkio.

UharteakAldatu

Okinawa prefekturaren barneko uharte populatuak hiru artxipelagotan banatuta daude. Hauek dira, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera:

HiriakAldatu

Okinawerazko izenak parentesi artean ageri dira.

Hiri handienak:

  1. Naha (Naafa) (hiriburua, 314.162 biztanle)
  2. Okinawa (Uchinaa) (128.421 bizt.)
  3. Uruma (Uruma) (114.087 bizt.)
  4. Urasoe (Urashii) (108.052 bizt.)
  5. Ginowan (Jinoon) (91.233 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatutaAldatu

KlimaAldatu

Okinawa prefekturako klima azpitropikala da; neguan, batez besteko tenperatura 20 °C da. Euri-sasoia maiatzaren erdialdetik ekainera bitartean izaten da, eta oso euri ugaria izaten da.

EkonomiaAldatu

Estatu Batuek base militarrak dituzte Okinawan, eta bertako biztanle askok lan egiten dute haietan. 1972tik aurrera, ordea, baseak murriztu dira, eta prefekturako ekonomian duten eragina murrizten ari da. Turismoa azkar garatu da, eta gaur egun prefekturaren aberastasun-iturri bihurtu da. Industria pixkanaka garatuz joan da 1972az geroztik, baina merkataritza eta turismoa dira jarduera nagusiak. Nekazaritzak garrantzi txikia du.

Ondasun nabarmenakAldatu