Ireki menu nagusia

Ekialdeko Txinako itsasoa[1] (txinera tradizionalez: 東中國海, txinera sinplifikatuz: 东中国海, pinyinez: Dōnghâi, “Ekialdeko Itsasoa”; koreeraz: 동중국해 edo 東中國海; japonieraz: 東シナ海 edo ひがしシナかい) Ozeano Barearen mendebaldeko adarra da, Txina, Japonia, Hego Korea eta Taiwanek inguraturik dagoena. 1.249.000 kilometro koadroko eremua du.

Ekialdeko Txinako itsasoa
Ekialdeko Txinako itsasoa hemen kokatua: Ozeano Barea
Ekialdeko Txinako itsasoa
Ekialdeko Txinako itsasoa
Ekialdeko Txinako itsasoa (Ozeano Barea)
East China Sea Map.jpg
Ozeanoa Ozeano Barea
Eskualdea Txina
Hego Korea
Japonia
Taiwan
Kontinentea Ekialdeko Asia
Koordenatuak 30° N, 125° E / 30°N,125°E / 30; 125Koordenatuak: 30° N, 125° E / 30°N,125°E / 30; 125
Azalera 1.249.000 kilometro koadro

IzenaAldatu

Txinan Ekialdeko itsasoa deritzote, eta Hego Korean Hegoaldeko itsasoa.

GeografiaAldatu

Taiwan erdian dagoenez Ekialdeko eta Hego Txinako itsasoaren arteko bereizketa egin ohi da. Ekialdeko Txinako itsasoaren iparraldeko zatiak, Txinaren eta Koreako penintsularen artekoak, Itsaso Horia izena du.

Itsasoaren ekialdean Kyūshū eta Ryukyu uharteak daude, hegoaldean Taiwan uhartea, eta mendebaldean Txinako Herri Errepublika. Taiwan itsasarteak Hego Txinako itsasoarekin batzen du, eta Koreako itsasarteak Japoniako itsasoarekin. Iparraldean Itsaso Horia dago.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekialdeko Txinako itsasoa