Kagoshima (prefektura)

Kagoshima prefektura (japonieraz: 鹿児島県 Kagoshima-ken?) Japoniako Kyushu uhartearen hegoaldea eta Amami uharteak (Ryukyu) hartzen dituen prefektura bat da. Hiriburua Kagoshima hiria da.

Kagoshima prefektura
鹿児島県
 Japonia
Ereserkia
Kagoshima Kenmin no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-46
HiriburuaKagoshima
governor of Kagoshima Prefecture (en) ItzuliKōichi Shiota (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°33′36″N 130°33′29″E / 31.56°N 130.5581°E / 31.56; 130.5581
Azalera9,188,67 km²
MugakideakMiyazaki, Kumamoto eta Okinawa
Punturik altuenaMount Miyanoura (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.586.435 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea186,90 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKyushu
UharteaKyushu
Ordu eremuaJapan Standard Time (en) Itzuli
Matrikula鹿児島 eta 奄美
pref.kagoshima.jp
Kagoshima prefekturako mapa

Historia aldatu

Kagoshima prefektura antzinako Ōsumi eta Satsuma probintzie dagokie, Ryukyu uharteen iparraldea barne. Kagoshima hiria itsas armadaren base garrantzitsua izan zen Japoniaren XX. mendeko gerretan.

Geografia aldatu

Kagoshima prefektura Kyushuko hego-mendebaldean dago, Kagoshimako Badia inguratuz, eta barne hartzen du hego-mendebalderantz luzatzen den ehun bat kilometroko uharte-kate bat ere. Haietatik garrantsitsuenak Amami uharteak dira.

Prefekturak 2.632 km-ko kostaldea du (28 uharteen kostaldea barne). Mendebaldetik Itsaso Horiak inguratzen du; hegoaldean, Okinawa prefektura du mugakide, Kumamoto iparraldean, eta Miyazaki ekialdean. Badia bat du, Kagoshimako badia, Satsuma eta Ōsumi penintsulen artean.

Zenbait sumendi daude lurraldean; nagusia Sakurajima da, Japoniako sumendirik aktiboenetako bat.

Lurraldearen % 9 natura-parke gisa babestuta dago. Aipagarriak dira Kirishima-Yaku eta Unzen-Amakusa parke nazionalak. Yakushima uhartea, Kyushutik 61 kilometro hegoaldera dagoena, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1993an.

Ekonomia aldatu

Nekazaritzak tradizio handia du (te berdea, batata, arroza...).

Japoniako Esplorazio Aeroespazialeko Agentziak zenbait instalazio ditu prefekturan, hala nola Tanegashimako espazioratzeko basea, Japoniako nagusia, eta Uchinoura zentro espaziala.

Banaketa administratiboa aldatu

Hiriak aldatu

Hiri handienak:

  1. Kagoshima (hiriburua, 605.196 biztanle)
  2. Kirishima (127.726 bizt.)
  3. Kanoya (105.673 bizt.)
  4. Satsumasendai (100.730 bizt.)
  5. Aira (74.611 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Nazioarteko harremanak aldatu

Hauek dira Kagoshima prefekturak dituen hiri eta eskualde senidetuak:

Kanpo estekak aldatu