Okinawa (japonieraz: 沖縄市 japonieraz: Okinawa-shi?, okinaweraz: Uchinaa) Japoniako Okinawa prefeturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 132.599 biztanle ditu.

Okinawa
沖縄市
Okinaweraz
Japoniako hiria
Fitxategi:No
Administrazioa
Herrialdea Japonia
PrefeturaOkinawa
Izen ofiziala沖縄市
Jatorrizko izena沖縄市
Posta kodea904-8501
Geografia
Koordenatuak26°20′03″N 127°48′21″E / 26.33428°N 127.80572°E / 26.33428; 127.80572
Map
Azalera49 km²
MugakideakYomitan (en) Itzuli, Onna (en) Itzuli, Kadena (en) Itzuli, Uruma (en) Itzuli, Chatan (en) Itzuli eta Kitanakagusuku (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria142.094 (2021eko martxoaren 1a)
2.815 (2015)
Dentsitateaautomatikoki kalkulatuko da, azalera eta biztanleria egoki jarriz gero. bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1974ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia098
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakYonezawa (en) Itzuli
http://www.city.okinawa.okinawa.jp/

Geografia

aldatu

Naha hiriburutik 20 kilometro iparraldera dago, Okinawa uhartearen erdialdean.

Historia

aldatu

Ryuku erresumaren garaian bi administraziotan (magiri) banatzen zen eremua, iparraldean Misato magiri eta hegoaldean Goeku magiri. 1908 arte iraun zuten magiriek eta urte horretan Goeku herria eta Misato hiria eratu ziren. Bigarren Mundu Gerrararte nekazal eremua izan zen.

Okinawako gudaren ondoren estatubatuarrek errefuxiatu-gune bat ezarri zuten bertan, Koza izenekoa, horrela ahoskatzen baitzuten amerikarrek. Kozaren biztanleria azkar handitu zen eta 1946an Misato barneratu zuen. Nekazal eremua izan zena erabat urbanizatu zen eta gaur egun prefeturako bigarren hiri handiena da.

1970ko abenduaren 20an Kozako matxinada gertatu zen. 5.000 okinawatarrek 700 soldadu amerikarrei eraso zieten eta 60 zauritu zituzten. Aire baseko hainbat eraikin suntsitu zituzten. Okinawatarrek amerikarren okupazioarekiko zuten amorruaren sinbolo bihurtu zen.

1972an estatubatuarren okupazioa bukatu zen eta uhartea japoniarrei itzuli zieten. 1974ean Okinawa hiria sortu zen.

Base estatubatuarrak

aldatu

Kadena aire base militarra oraindik bertan dago eta honi loturiko sei eremu kontrolatzen dituzte estatubatuarrek.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu