Ireki menu nagusia
Parke eolikoaren ikuspegia.

Koordenatuak: 43° 13′ 40″ N, 2° 36′ 00″ W / 43.22778°N,2.60000°W / 43.22778; -2.60000 Oizko parke eolikoa Bizkaiko mendi horretan dagoen parke eolikoa da.

Mallabia, Berriz eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrietan kokaturiko parke eoliko honek 34 MW-zko potentzia du, izan ere, 850 KW-zko 40 aerosorgailuk osatuta dago. Eólicas Euskadi S.A. jabea duen parkea Bizkaiko lehendabizikoa izan zen.

AerosorgailuakAldatu

Parkearen haize-sorgailuak tontorretik gertu daude, ipar-ekialdetik hego-ekialdera doazen hiru ilaretan jarritak:

  • Lehendabiziko ilarak 21 aerosorgailu ditu. Tontorretik gertu dago, 850 eta 965 metro arteko altueran.
  • Bigarren ilarak 9 aerosorgailu ditu eta 770 metroko kotan kokatuak.
  • Hirugarren ilarak 10 aerosorgailu ditu, tontorreko mendebaldean kokatuak.

Lehendabiziko eta bigarren ilarak parkearen lehen fasea osatu zuten, 2003an martxan jarri zutena[1]. 2007ko abuztuan hirugarren ilarra abian jarri zuten[2]. Orduan Bizkaiko handien eta Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren bilakatu zen.

Aerosorgailuak kokatzeko bertoko interesgune arkeologiko eta naturalak errespetatu behar izan zituzten, tartean Iturzurigañako trikuharria eta Probazelaiburua I eta II tumuluak. Aerosorgailu bakoitzak bere tentsioko linea eta bere kontrol linea ditu, guztiak lehendabiziko eta bigarren ilaren artean dagoen etxetxo batera doazenak. Etxetxotik lurpeko linea bat hasten da, 9 kilometroko luzera duena. Linea hau Iberdrolak Abadiñon duen azpiestaziora doa.

Airesorgailuak Gamesa Eólicak egin zuen, Indar, Ormazábal, Alkargo eta Etxesa enpresak azpikontratatu zituena. Instalazioa Usabiaga eta Aldaiturriagak eta obra zibila Gaimazek egin zituzten.

Airesorgailuak G52-850 KW eta G58-850 KW modelokoak dira[3], 850 KW-zko potentzia, 60 tonako pisua, 52 eta 58 metro arteko errotore-diametroa (modeloaren arabera) eta 52 metroko altuera dituztenak. Abiarazteko 4 m/s-ko haizea eta gelditzeko 25 m/s-koa behar dute.

Eólicas Euskadik 1997an hasi zuen Oizko baliabide eolikoak neurtzen. Lehendabiziko faseak egiteko 23 milioi eta bigarrenak 8,5 milioi balio izan zuten[3].

ErreferentziakAldatu