Iberiaren 610 hegaldia

Oiz mendiko hegazkin istripua» orritik birbideratua)

Iberiaren 610 hegaldiaren istripua 1985eko otsailaren 19an Oiz mendian istripua izan zuen Iberia hegazkin konpainiaren 610. hegaldiak izandako istripua izan zen. Hegazkinean zihoazen 148 pertsonak hil ziren.

Istripua aldatu

"Alhambra de Granada" hegazkinak Bilbo eta Madril arteko ohiko hegaldia egiten zuen, eta Madrildik goizeko zortziak aldera atera zen. Goizeko 9:25etan Durangaldetik Txorierrira sartzera zihoan, Sondikako aireportura heltzeko asmoarekin. Hegazkina Boeing 727 bat zen eta komandantea Jose Luis Patiño Arrospide zen.

Goizeko 9:27tan aireportuko kontrol dorrearen eta hegazkinaren arteko komunikazioa eten egin zen. Dorrean zeuden kontrolatzaileen artean kezka sortu zen, hegazkina goizeko 9:35etan lurrartzekoa zela eta. Ihauteri astearte hartan, laino itxiak Oiz mendiaren hegoaldea estaltzen zuen eta istripuaren ondoren egindako ikerketak erakutsi zuenez, hegazkina lainopean galdu eta mendiaren puntan dagoen Euskal Irrati Telebistako antena jo zuen, ondoren su hartu eta mendian behera eroriz. Lekukoek esandakoaren arabera, hegazkina su-bola batek inguratzen zuen eta pinuen gainean hegan egin zuen, azkenik Iru Erreka izeneko amildegian erortzeko.

148 pertsona hil ziren, 141 bidaiari eta hegazkineko zazpi langile.

Ondorengoa aldatu

Istripua gertatu zela ohartuta, gorpuen berreskuratze lanak hasi ziren, baina inguruaren erliebe malkartsua dela eta oso zaila izan zen. Horrez gain, istripuaren bortizkeriak, hainbat gorpu erabat puskatu zituen, eta osorik gorpu bat baino ez zen aurkitu.

Hildakoen gorpuak Garellanoko koartelera eraman zituzten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu