Semiotika zeinuen zientzia orokorra da. Semiologia hitza Ferdinand Saussurek proposatu zuen 1916an eta Charles Morrisek (1839–1914) bere Signs, Language, and Behavior liburuan (1946an, New Yorken argitaratuta) semiotika hitza asmatu zuen.

Hizkuntzalaritzan, semantika erabiltzen da, antzerako kontzeptua izendatzeko. Semiologia edo semiotikaren zientziak, hortaz, ikur edo zeinuen bizitza gizartean ikertzen ditu.

Historia

aldatu

Semiotikak tradizio handia du filosofian. Lehen aldiz John Locke filosofoak erabili zuen hitza, XVII. mendean. Gero, Charles Sanders Peircek, Estatu Batuetako logikari eta filosofoak, eta Charles Morris semantikariak landu eta hitza hedatu zuten. Morrisek, zeinuaren teoria orokor baten baitan, hiru alorretan bereizi zuen semiotika: pragmatika (zeinuen erabilera aztertzen duena), semantika (zeinuaren eta esanahiaren arteko harremanak lantzen dituena), eta sintaxia (esanahia alde batera utzita, zeinuak berak eta zeinuen arteko harremanak aztertzen dituena). Sailkapen hori logikariek erabili dute eta, batez ere, hizkuntzalariek.

Semiotikaren joera nagusiak

aldatu
 
Zeinu-sistema motak, Abraham Solomonick semiologoaren arabera.

Bestalde, semiotikak aztertzen dituen zeinu sistemak direla eta, bi joera nagusi izan dira: komunikazioaren semiotika (Buyssens, Martinet), berez komunikatzeko helburua duten sistemak soilik aztertzen dituena, eta esanahiaren semiotika (Barthes eta sobietarrak), gertaera esanahigarri guztiak aztertzen dituena (jantziak, janariak eta).

Gaur egungo semiotikak zeinu sistema guztiak ikertzen ditu, bai esanahia eta baita komunikazioa ere kontuan hartuta.

Semiotikalari garrantzitsu batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu