Oihana Aldai

gipuzkoar futbolaria

Oihana Aldai Aranzabal (Aretxabaleta, 1992ko maiatzaren 6a) gipuzkoar futbolaria ohia da, atezain postuan jokatzen zuen.

Oihana Aldai

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1992ko maiatzaren 6a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Añorga Kultur eta Kirol Elkartea2013 / 2015
Oiartzun Kirol Elkartea2015 / 2017
Zaragoza Club de Fútbol Femenino2017 / 2018
Real Sociedad2018 / 2019
Eibar KE2019 / 2020
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Altuera1,62±0,001 metro

Instagram: oihanaaldai Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Leintz haraneko taldeetan hasi zen jokatzen, Arizmendin eta Arrasaten, bai eta Eibarren ere. Bigarren mailan bi urte egin zituen Añorgan eta Lehen Mailan Oiartzunekin egin zuen debuta.[1] Bi urteren ondoren taldea jeitsi zenean Zaragoza CFF taldeak fitxatu zuen. 2018-19 denboraldian Errealean jokatu zuen eta Erreginaren Kopa irabazi zuen.[2] Hurrengo urtean Eibarrera joan zen baina jokatzeko aukera gutxi zituela ikusita 2020ko urtarrilean Eibar utzi eta Pozoalbensera joan zen, Cordobako Pozoblanco herriko taldera.[3]

2020ko martxoan COVID-19 pandemiak liga eten zuen eta Oihana Aldai ikasketaz erizaina denez jaioterrira itzuli eta Zumarragako Ospitalean lanean jardutea erabaki zuen.[3][4]

2020ko uztailean Gijongo Sportingera joan zen eta bertan egin zuen bere azken denboraldia[5]. Hamazazpi urteko ibilbidearen ondoren, 2021eko abuztuaren 7an futbol profesionala uzteko erabakia hartu zuen[6][7].

Taldeak aldatu

Oihana Aldairen ibilbidea[1]
Urteak Taldea Maila
2008-2009 Arrasate Gipuzkoako Erregionala
2009-2011 Eibar B Gipuzkoako Erregionala
2011-2013 Arrasate Gipuzkoako Erregionala
2013-2015 Añorga 2. maila
2015-2017 Oiartzun Lehen maila
2017-2018 Zaragoza CFF Lehen maila
2018-2019 Real Sociedad Lehen maila
2019-2020 Eibar Lehen maila
2020 Pozoalbense 2. maila
2020-2021 Gijongo Sporting

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «OIHANA: Oihana Aldai Aranzabal (Portera)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  2. «Erreginaren Kopako irabazle Realarekin eta GSRko langile — TUlankide MONDRAGON» www.tulankide.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  3. a b Gascon, Ainara Arratibel. ««Hasieratik argi izan nuen lagundu egin nahi nuela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «Oihana Aldai atezainak utzi egin du Pozoalbense taldea - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Oihana Aldai, refuerzo para el femenino» La Nueva España 2020-07-24 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  6. «https://twitter.com/oihanaaldai/status/1423980364977090565» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  7. «Hamazazpi urteren ostean, futboletik erretiroa hartuko du Oihana Aldaik - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak aldatu