Eguzkibegi Ikastola

Galdakaoko Ikastola

Eguzkibegi ikastola 1967an Galdakaon sortutako ikastola da.[1]

Eguzkibegi Ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGaldakao
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Guraso talde batek 1966ko uztailean ikastola sortzea erabaki zuen, eta 1967ko urtarrilean sortu zen Zabaleako txaletean 35 umerekin eta andereño birekin. Sasoi hartan irakaskuntzan euskaraz egitea galerazita zegoen, eta Delegaritzak eta agintariek hanbait oztopo jartzen zituzten.1972ko urrian kooperatibaren eraketa onartu zen.

Arazo ekonomikoak ere ez ziren txikiagoak izan. Dirua lortzeko ekintza aipagarrien artean, kupoia, gabonetako loteria eta baita Kurtzetako jaietan herriko hainbat gazteren ardurapean JOTAKE taberna jartzea zeuden, azken hau, Ellakuria izeneko etxean zabaltzen zelarik. ikastola herri honetako hainbat familia euskaldunentzat erreferente argia izan da beraien seme-alaben heziketan.

1972ko urriaren 25ean ospaturiko Batzar Orokorrean, kooperatibaren eraketa onartu zen, familia bakoitzak berrogei mila pezetatako kuota ordaindu behar zuelarik.

1974ean 5.400.000 pezetatan terrenoak erosi eta proiektua idazten da, Udaletxeak urtearen amaieran eraikitzen hasteko baimena ematen duelarik. Baina Ministeritzak arazo teknikoak direla medio prozesu guztia urtebete atzeratzen zuen. Ministeritzak aldaketak egitera behartzen du:, proiektu berria idaztera, ondoren onartua izango delarik. Asmoa OHO eta BBBerako eraikitzea izan bazen ere, bigarren honen ideia deseustaturik gelditu zen baimenik ez zelako lortu. Gorabehera guztiak gainditu ondoren, 1976an eraikitze lanei hasiera ematen zaie. Bi urte iraungo dute eta 1978ko irailean ikasle eta irakasleak ikastola berrian daude. Hurrengo urtean EGUZKIBEGI izena jartzen zaio, izen hau irabazle suertatu zelako, besteak beste, GALDAKOA HAZIONA eta IBAIZABAL-en artean.

1979an ikastola eskola publikoan bihurtzeko prozesuan sartu zen eta gaur egun publikoa da.[2] Eta aipatu behar da beti izan duela bere leku garrantzitsua herriko bizitza kulturalean.

2017an 50 urte bete zituen eta hainbat ekimen eta bazkari batekin antolatu zuten.[3]

Helburua aldatu

Haurrei euskal kulturan oinarritutako heziketa euskalduna eskeintzeko helburuaz sortu zen. Eta euskara eta euskal kultura ardatz harturik, neska-mutilak beren osotasunean hezi, hau da, aniztasunean, hezkuntza integrala eta kalitatezkoa eskainiz, nork bere gaitasunak garatzeko aukera emanez, gaur eguneko gizartean eta bere ingurunean integraturik, kritikoa eta parte hartzailea izanik.

Ezaugarriak aldatu

Eguzkibegi ikastolak Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko BH eskaintzen du. Eta proiektu nagusiak dira: Hizkuntz Proiektua, Elkarbizitza, KiVa (Eskola jazarpena ekiditeko programa) eta Eskola Agenda 30.

Ikastolaren historian zehar ikasgaiak euskara hutsean eman dira beti, eta ikasleekiko harremanak ere horrela izan dira, behintzat haurrek horretarko gai ziren guztietan.

Argitxo pertsonaia oso garrantzitsua da ikastolako umeen artean eta euskararen erabileraren sinbolo bihurtu da.[4]

Bertsolaritza lantzen da euskal kulturaren arlo garrantzitsua izatetik aparte euskararen irakaskuntzan eta motibapenean baliabide garrantzitsua delako. Galdakaoko bertso eskolak antolatutako bertso lehiaketetan ere parte hartze handia dute ikastolako ikasleek, eta hauen bertso ugari ageri dira bertso eskolak ateratako liburuxketan. BIEk antolatzen zituen idatzizko eta babateko bertso lehiaketetan ere nabarmendu izan dira Eguzkibegiko ikasle batzuk.

Lehenengoz Ibilaldia jaia 2009an antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak eta bigarrena, 2025an, 16 urte ondoren antolatuko du.[5]

Eskaintza aldatu

  • Lehen Hezkuntza
  • Bigarren Hezkuntza
  • Derrigorrezko BH

Sariak aldatu

"Eskola jasangarria"-ren aitorpena jaso du.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Aurkezpena | EGUZKIBEGI ikastola» eguzkibegi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Eguzkibegi Ikastola - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  3. (Gaztelaniaz) «La ikastola Eguzkibegi inicia mañana las actividades de su 50 aniversario» El Correo 2017-01-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  4. (Gaztelaniaz) «El duende que fomenta el euskera, alcalde del Carnaval de Galdakao» El Correo 2017-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  5. Espinosa, Maider Ibañez. (2021-01-31). «Ibilaldia antolatuko du Eguzkibegi Ikastolak 2025ean, 16 urte ondoren» Geuria (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Eguzkibegi Ikastolak “Eskola jasangarria”ren aitorpena jaso dau Lehendakaria buru izan dan ekitaldian» Galdakaoko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).

Kanpo estekak aldatu