Ockhamen labana

Fenomeno bat esplika lezaketen aukeren artean egokiena sinpleena dela dioen irizpide metodologikoa.
Occamen labana» orritik birbideratua)

Ockhamen labana (latinez: lex parsimoniae) Gilen Ockhamgoa (XIV. mendea) filosofo ingelesari egozten zaion arrazoibide-printzipio bat da, baina bere aurretik ere ezaguna zena:

Pluralitas.jpg
Pluraltasuna
Ockham (1285-1347), Erdi Aroko filosofo ingelesa, latinezko Doctor Invincibilis eta Venerabilis Inceptor goitizenen jabea.
« Pluralitas non est ponenda sine necessitate
(Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar)
»

Printzipio horren arabera bi teoriak ondorio berberak baldin badituzte, xumeenak zuzena izateko aukera gehiago ditu; modu ekonomikoagoan ondorio berberak azaltzen dituenak zuzena izateko aukera gehiago ditu.

Ockhamen antilabana aldatu

 
Gilen Ockhamgoaren eskuizkribuaren irudia

Ockhamen labanak hainbat oposizio jaso ditu, arrazoibidea gehiegizkotzat edo zuhurtziagabekotzat hartu dutenak.

Walter Chatton filosofoak, Ockhameko Guillermoren garaikideak, zalantzan jarri zituen Ockhamen labana eta haren erabilera. Erantzun gisa, bere aurre-labana eman zuen: «Hiru gauza ez badira aski gauzei buruzko baiezko proposamena egiaztatzeko, laugarren bat gehitu behar da, eta horrela hurrenez hurren».

Antilabanak sortu zituzten beste filosofo batzuk Leibniz (1646-1716), Immanuel Kant (1724–1804) eta Carl Menger (1902-1985) izan ziren. Leibnizko antilabanaren bertsioak forma hartu zuen osotasunaren printzipioan, eta honela dio: «Gerta daitekeen guztia gertatuko da».

Leibnizek zioenez, «mundu posible guztietatik onena» izateak egiazki baieztatzen zuen aukera bakoitza, eta bere Teodicean adierazi zuen «mundu posible guztietatik onena» horrek aukera guztiak izango zituela, eta gure esperientzia finituak ezingo zuela zalantzan jarri naturaren perfekzioa.

Osotasunaren printzipio hori bera ageri da multiunibertsoen kontzeptuan, Hugh Everett fisikari iparramerikarraren unibertso anizkoitzen edo unibertso paraleloen teorian. Teoria horiek zientifikotzat jotzen dira.

David Kellogg Lewis filosofoarentzat, mendeko filosofo analitiko garrantzitsuenetako bat eta errealismo modala proposatzen duena, kausalki isolatutako mundu ugari dago, eta gurea horietako bat baino ez da. Lewisen aburuz, Ockhamen labana, multzoen gisako objektu abstraktuei aplikatua, zalantzazkoa da, edo, besterik gabe, faltsua.[1]

Immanuel Kant-ek ere Ockham-en labanaren efektuak moderatzeko beharra sentitu zuen, eta, hala, bere antilabana sortu zuen Arrazoimen hutsaren kritika lanean: «Izaki aniztasuna ez litzateke aise murriztu behar». (1781)

Albert Einsteinek berak ere ekarri zuen Ockhamen labanaren aurkako lana: «Nekez uka daiteke teoria ororen helburu gorena oinarrizko elementuak sinple eta ahal bezain gutxi bihurtzea dela, baina esperientziako datu bakar baten irudikapen egokiari uko egin gabe. Sinplea, baina ez sinpleagoa» (1934).[2]

Ockhamen laser-ezpata aldatu

 
Ockhamen laser-ezpata, (labanaren antonimo bezala, ironikoki): "azalpena zenbat eta ikusgarriagoa, hobe".

Zientzia dibulgazioan erabili ohi den ironiazko esamoldea, sasizko dibulgatzaileak irrigarri uzteko; sasizko dibulgatzaile batzuei azalpenik ikusgarriena gehiegi gustatzen zaiela adierazteko, Ockhamen laser-ezpata Ockhamen labanaren ifrentzua litzateke beraz.

Sasizko zientzia dibulgatzaileen karikatura hauxe litzateke: "zientzialari tradizionalak erabat zurtuta daude, erabat harrituta, eta ez dute kontuan hartu nahi guretzat begi-bistakoa den azalpenik logikoena: ezinbestean fenomeno horren atzetik estralurtar adimenduak egon behar dute, guk nekez imajina ditzakegun izaki adimendunak...".

Honen adibidea zera litzateke: izar baten distiran aurkitu diren eta nekez uler daitezkeen distiraren irregulartasun batzuk azaltzeko Dysonen esfera bat ezinbestekotzat jotzea.

Erreferentziak aldatu

  1. David Kellogg Lewis. Philosophical Papers, vol. II. Oxford University Press, 1987. ISBN 0-19-503646-8.
  2. On the Method of Theoretical Physics Conferencia Herbert Spencer, Oxford (10 de junio de 1993); también publicada en Philosophy of Science, vol. 1, n.º 2 (abril de 1934), pp. 163-169.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu