Fagot
Fagota zurezko haize instrumentua da, zehar-txirula, klarinetea, oboea eta korno ingelesa bezala. Bere altuera, 156 zentimetrokoa da, eta barneko zuloa, 250ekoa. Mihi bikoitza du.
Fagot | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | tutu konikoa duten oboe sinpleak, Zurezko haize instrumentu eta double reed instrument (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.112-71 |
Hedadura | |
Jotzailea | bassoonist (en) |
Orkestra sinfonikoetan
aldatuOrkestra sinfonikoetan, ohi, 4 fagot erabiltzen dira, horietako batek, kontrafagot lana egin dezan halakorik behar denean. Ateratzen duen soinua, oso egokia izaten da eszena liriko edo komikoetarako.
Fagotaren sistemak
aldatuHeckel sistema
aldatuHeckel sistema, alemaniarra da eta, XIX. mendetik hona, gailendu den sistema da. Carl Almenräder izan zen sistema hau garatu zuena, 1823. urtetik aurrera. Gottfried Weber ikertzaile akustikoak lagunduta, 4 oktaba lortzen zituen 17 giltzetako fagota eraiki zuen. Almenräderren hobekuntzak, 1823ko hitzarmen batekin hasi ziren. Bertan, intonazioa, erantzuna eta giltzen sistema gehituz eta aldatuz jotzeko erraztasun teknikoa deskribatu zituen. Schotten lantegian lan egiteak, diseinu berri hauen arabera instrumentuak eraiki eta frogatzeko ahalbidea eman zion. Hauen emaitzak "Caecilia"n, Schotten etxeko egunkarian argitaratu ziren. Instrumentuak eraikitzen jarraitu zuen 1843. urtean hil zen arte. Schotten lantegia utzi eta gero, 1831. urtean, bere lantegi propioa sortu zuen, sistemari izena emango zion Johann Adam Heckelekin batera.
Hurrengo 50 urteetan, fagotari hobekuntza gehiago egin zizkioten Heckelen ondorengoek eta hauena, fagot estandarra bihurtu zen, beste batzuk eraikitzen jarrai zezaten. Hogeigarren mendean, Heckelen fagotak izan ziren agintari merkatuan.
Buffet sistema
aldatuHoni, sistema frantsesa ere deritzo. Sistema hau, Heckelena baino lehenago garatzen hasi zen. Baina ez zen alemaniarrarena bezain iraultzailea izan. Ez ziren erabiltzeko erosoak, Heckelen fagotekin alderatuz gero. Baina, askoren ustez, askoz espresiboagoak dira. Oraindik, sistema honetako fagotak eraikitzen dira, Parisen zehazki, Buffet-Crampon eta Selmerrek.
Fagotarentzat piezak idatzi zituztenak
aldatueta beste hainbat konposatzaile ospetsu.