O corno
O corno 2023ko Jaione Camborda donostiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
O corno | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | O corno |
Jatorrizko hizkuntza | galiziera |
Jatorrizko herrialdea | Espainia, Portugal eta Belgika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rural drama (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jaione Camborda |
Gidoigilea(k) | Jaione Camborda |
Antzezlea(k) | |
Janet Novás (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jaione Camborda |
Argazki-zuzendaria | Rui Poças (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Galizia, Portugal eta A Illa de Arousa |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Sinopsia aldatu
Mariaren istorioa kontatu du filmak, eta 1971. urtean kokatua dago istorioa. Maria Arousa irlan itsaskiak biltzen lan egiten duen emakume bat da. Era berean, inguruko emakumeei erditzen laguntzen die, esperientzia, enpatia eta samurtasuna eskainiz; eta aski ezaguna da nahi ez diren haurdunaldi horiek eteten laguntzeagatik ere. Gertakizun batek etxetik ihes egin eta Portugalera joatera behartuko du Maria. Bere bizitza osoa atzean utzi eta bidaiari ekingo dio, baina ez da bakarrik egongo; babestu eta lagundu egingo duten emakume batzuk aurkituko ditu bidean. Bizitza arriskuan duela adieraziko dion bizilagunetik hasi eta etxean hartuko duen prostitutaraino, sostengatuko duen sare bat aurkituko du Mariak. [1]
Aktoreak aldatu
- Janet Novás: María
- Siobhan Fernandes: Anabela
- Carla Rivas: Luisa
- Daniela Hernán Marchán: Ángela
- María Lado: Teresa
- Julia Gómez: Carmen
- José Navarro: Marcos
- Nuria Lestegás: Mabel
- Darío Fernández Raposo: Manuel
- Diego Anido: Juan
- Filomena Gigante: Belén
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Ahizpatasunak irekitzen du bidea» Berria 2023-10-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |