Nyssa landare generoa da, Nyssaceae familiakoa, bere baitan 9-11 espezie hartzen dituena. Hosto bakunak eta erorkorrak dituzten zuhaitzak dira eta, gaur egun, ipar eta erdialdeko Amerikan eta hego-ekialdeko Asian hedaturik daude.[1]

Nyssa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaCornaceae
Generoa Nyssa

Nyssa izenak Greziar mitologiako naiade bati egiten dio erreferentzia. Creek etniako amerikar natiboek tupelo esaten zieten genero horretako zuhaitzei.

Espezieak

aldatu

Tupelo eztia

aldatu
 
Nyssa ogeche zuhaitzak Suwannee ibaiaren ertzean, Floridako iparraldean.

Nyssa ogeche espezieko tupeloak estimu handiko ezti landareak dira Estatu Batuetako hego-ekialdean, batez ere Mexikoko golkoaren kostaldean.[2] Loraldi sasoian, erlezainek ibaietan jartzen dituzte erlauntzak, plataformen gainean, tupelo zuhaitzetatik hurbil. Bi edo hiru astez, arbola horietako loreen nektarra biltzen dute erleek. Ondoren, loraldia amaitu orduko, eztia jasotzen da, monoflorala izan dadin. Era horretan egindako tupelo ezti monofloralak fruktosa eta glukosa proportzio handia du, eta ez da kristalizatzen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Nyssa Gronov. ex L.. Plants of the World Online, powo.science.kew.org (Noiz kontsultatua: 2024-7-28).
  2. Floral Source: Tupelo. honey.com (Noiz kontsultatua: 2024-7-28).
  3. Amantegi, Oihane. Ibaiertzeko ipuina – Eztia kapitulua. postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-28).

Kanpo estekak

aldatu
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Nyssa