Nukleosido
Nukleosidoa base nitrogenatu baten eta pentosa baten arteko lotura kimikoz eratua den molekula organikoa da. Basea purikoa edo pirimidikoa izan daiteke, eta pentosa erribosa edo desoxirribosa; horren arabera, erribonukleosidoak edo desoxirribonukleosidoak eratzen dira. Nukleosidoak azido nukleikoen hidrolisi bidez ere lortzen dira. Nukleosido ezagunenak adenosina, zitina, guanosina eta uridina dira. Nukleosido bati azido fosforikoa gehitzen zaionean nukleotido bat agertzen da.
Egitura
aldatuBi dira nukleosidoen osagaiak:
- base nitrogenatuak: bi motakoak izan daitezke:
Purina zein pirimidina benzenoaren deribatuak dira.
Adenina, guanina, zitosina eta timina DNAn daude. RNAn ez dago timinarik, uraziloa baizik.
- pentosa bat. Bost karbono duen azukrea. Bi motakoak izan daitezke: erribosa (RNAn) eta desoxirribosa (DNAn).
Nukleosidoak bi motakoak dira: erribonukleosidoak, pentosa erribosa denean (adenosina, guanosina, uridina eta zitidina). Eta desoxirribonukleosidoak, pentosa desoxirribosa denean (desoxiadenina, desoxiguanosina, timidina, desoxiuridina eta desoxizitidina).
Pentosa eta base nitrogenatuaren arteko lotura pentosaren lehenengo karbonotik (C-1) gertatzen da.
Zenbait nukleosido
aldatuBase nitrogenatua | Erribonukleosidoa | Desoxirribonukleosidoa |
---|---|---|
Adenina |
Adenosina A |
Desoxiadenosina dA |
Guanina |
Guanosina G |
Desoxiguanosina dG |
Timina |
5-Metiluridina m5U |
Timidina dT |
Urazilo |
Uridina U |
Desoxiuridina dU |
Zitosina |
Zitidina C |
Desoxizitidina dC |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.