Ireki menu nagusia

Nukleotido

fosfato talde batez, pentosa batez (erribosa edo desoxirribosa) eta base nitrogenodun batez (purikoa edo pirimidikoa) osatutako molekula organikoa; azido nukleikoen osagaia

Nukleotidoa molekula organikoa da, pentosaz, base nitrogenatuz eta azido fosforikoz osatua.

Nukleotidoak azido nukleikoen (DNA eta RNA) oinarrizko osagaiak dira. Nukleotidoen polimerizazioak, hain zuzen, azido nukleikoak eratzen ditu.

Horretaz gain, zenbait nukleotidok funtsezko zeregina betetzen dute, molekula libre moduan, prozesu metaboliko askotan (AMP, ATP...)

Nukleotido arruntenen egiturazko elementuak

EgituraAldatu

Hiru dira nukleotidoen osagaiak:

Purina zein pirimidina benzenoaren deribatuak dira.

Adenina, guanina, zitosina eta timina DNAn daude. RNAn ez dago timinarik, uraziloa baizik.

  • azido fosforikoa, H3PO4formula duena.

Pentosa eta base nitrogenatuak osatzen duten unitatea nukleosidoa da; honi azido fosforikozko molekula bat elkartzen bazaio nukleotidoa agertzen da.

Pentosa eta base nitrogenatuaren arteko lotura pentosaren lehenengo karbonotik (C-1) gertatzen da. Azido fosforikoa, berriz, pentosari lotzen zaio azukrearen bostgarren karbonotik (C-5).

Zenbait nukleotidoAldatu