Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina
Nubiako Monumentuak Salbatzeko Nazioarteko Kanpaina 1960 eta 1980 artean garatu zen, eta helburua izan zen Aswango presa eraikitzearen ondorioz Behe Nubia eskualdeko 22 monumentu birkokatzea, urak estaliko zituelakoan bestela.
Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina | |
---|---|
Mota | campaign (en) |
Denbora-tarte | 1960 - 1980ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Egipto eta Sudan |
Antolatzailea | UNESCO |
Webgune | whc.unesco.org… |
Testuingurua
aldatuMonumentuak Egipto hegoaldean eta Sudanen iparraldean zeude, Proiektuaren arrakastaren funtsetako bat izan zen 50 herrialdetako koalizio bat sortzea, eta ondorioetako bat izan zen halaber 1972an Gizateriaren Ondareari buruzko Konbentzioa sortzea, Gizateriaren Ondare izendapen sistema modernora ekarri gaituen hitzarmena[1].
Niloko lehen kataratan, Antzinako Egipto eta Nubiako muga tradizionala definitu zitekeen toklian, Aswan presaren eraikitzeak Nasser lakua sortu behar zuen. Aintzira horrek Nilo ibaiaren ertzak urperatuko zituen guztira 479 km-tan (298 ml), presaren hegoaldean, eta Behe Nubia historikoko eremu osoa hartuko zuen. Eremu horretako tenplu eta ondare arkeologikoa ura igo aurretik erreskatatzea izan zen egitekoa, beraz; tenplu batzuk inguruetan kokatuz, eta beste batzuen garraiatzea antolatuz, harriz harri, beste herrialde batzuetara ere.
Vittorino Veronesek, UNESCOren zuzendari nagusiak, 1960an deskribatu zuen erronka: "Ez da erraza iraganeko herentziaren eta gaur egungo ongizatearen artean aukeratzea; izan ere, herri hori historiako legatu gorenetako baten itzalpean bizi da, eta ez da erraza tenpluen eta uzten aukeratzea".[2]
UNESCOren esanetan, "inoiz egin den erreskate arkeologikoko operazio handiena" izan zen antolatutkoa.[3]
Monumentuak
aldatuBirkokatutako monumentuen kopurua 22 edo 24 artean zenbatu izan da, toki jakin batzuen elementuen definitzeko moduaren arabera.[4] Behe Nubian, Qasr Ibrimen, leku arkeologiko bat geratu zen azkenean bere tokian, kokapenagatik uharte baten muturra bihurtuko zela ikusirik. Birkokatutako lekuak honela taldekatu daitezke:
- Bi tenplu-talde ia berdin-berdinak ziren gertuko lekuetara mugitu ziren.
- Hamaika tenplu berreraiki eta hiru oasitan bildu ziren, Nasser lakura begira.
- Zazpi tenplu bi museotan berkokatu ziren.
- Herrialde laguntzaileetara bidali ziren bost, laguntza tekniko eta finantzarioaren trukean, "itzulerarik gabeko laguntza" gisa.
Hona hemen birkokatutako monumentuen zerrenda:
Historikoa | Lekualdatzea | Gaur egungoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Monumentua | Irudia[5] | Kokalekua | Garaia | Data | Zuzendaritza | Irudia | Kokalekua | ||
Abu Simbel (bi tenplu) | gaur egungo kokalekutik 65 m beherago | K.a. XIII. mendea | 1964-68 | Koalizioa | kokapen historikoa baino 65 m gorago, muino artifizialean | ||||
Philae tenpluaren konplexua | Philae uhartea | K.a. 300etik / K.o. 100 | 1972–79 | Koalizioa | Agilkia uhartea | ||||
Amadako tenplua | Amada | k.a. 1.400 | Frantzia | Amada Berria. | |||||
Derrko tenplua | Derr | K.a. 1200 | Egipto | ||||||
Pennuten hilobia Aniban | Aniba | Egipto | |||||||
Kalabshako tenplua (atea izan ezik, ikus beherago) | Kalabsha | k.a. 30. urtea | 1962–63 | Alemania | Kalabsha berria | ||||
Gerf Husseingo tenplua | Gerf Hussein | k.a. 100 | Egipto | ||||||
Qertassiko kioskoa | Qertassi | K.o. 100 | 1960 | Egipto | |||||
Beit el-Waliko tenplua | Beit el-Wali | k.a. 1200 | Egipto | ||||||
Dakkako tenplua | Dakka | k.a. 200 | Egipto | Wadi es-Sebua berria. | |||||
Maharraqako tenplua | Maharraqa | 0 – 100 AD | Egipto | ||||||
Wadi es-Sebuako tenpluak | Wadi es-Sebua | k.a. 1400–1200 | Egipto | ||||||
Horemheben tenplua Abu Odan | Abu Oda | Nubiar Museoa, Aswan | |||||||
Akshako tenplua | Aksha | K.a. 1200 | Sudango Museo Nazionala | ||||||
Buhengo tenpluak | Buhen-a | k.a. 1800 | |||||||
Semnako eki eta mendebaldeko gotorlekuetako tenpluak | Semna | k.a. 1900 | |||||||
Debodeko tenplua | Debod | K.a. 100 | 1960 | Espainia | Madril, Espainia | ||||
Dendurko tenplua | Dendur | K.a. 23 | Ameriketako Estatu Batuak | Met museoa, Sackler Hegala, New York | |||||
Tafisko tenplua | Taffeh | k.a. 25 | 1960 | Herbehereak | Rijksmuseum van Oudheden Leiden (Herbehereak) | ||||
Ellesiyako tenplua | Ellesiya | K.a. 1400 | Italia | Egizio Museoa, Turin, Italia | |||||
Kalabshako atea | Kalabsha | 30 EBB | 1962–63 | Alemania | Berlingo Egiptoko Museoa, Alemania |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «International Campaign to Save the Monuments of Nuba» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-30 data duen 1136379771 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «The World Heritage Convention» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
- ↑ A Common trust: the preservation of the ancient monuments of Nubia, 1960, UNESCO CUA.60/D.22/A, page 22
- ↑ Victory in Nubia: the greatest archaeological rescue operation of all time
- ↑ File:International Campaign to Save the Monuments of Nubia.pdf
- ↑ The monuments of Nubia had been documented by early travellers and archaeologists, particularly in the 19th and early 20th centuries. Below are notable illustrations of the monuments published in the 1840s by David Roberts in his The Holy Land, Syria, Idumea, Arabia, Egypt, and Nubia