Debodeko tenplua
Debodeko tenplua Espainiako Madril hiriburuan dagoen Antzinako Egiptoko monumentu bat da.
Debodeko tenplua | |
---|---|
Templo de Debod | |
Kultura ondasuna | |
Tenpluaren ikuspegia. ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Madril |
District of Madrid | Moncloa-Aravaca |
Koordenatuak | 40°25′27″N 3°43′04″W / 40.4241°N 3.7178°W40°25′27″N 3°43′04″W / 40.4241°N 3.7178°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Estiloa | Egiptoar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0012074 |
Webgune ofiziala | |
KokalekuaAldatu
Moncloa-Aravaca barrutiko Espainia plazan dago, Rosales Margolariaren pasealekuaren alboan, eta Pio Printzea Mendia izeneko gain batean.
HistoriaAldatu
2.200 urte inguruko antzinakotasuna du, bere erdialdeko zatia Ptolomeo IV.a faraioaren garaian eraiki zen, eta ondoren, K.a 200-180 urte inguruan Meroeko Adikhalaman numibiar erregeak apainduarazia, eta Amon Debodekoa (Kush hizkuntzaz Amani) eta Isis jainko-jainkosei sagaratua.
1968an Egiptok Espainiari egindako oparia da, Unescok Aswango urtegiaren eraikuntzaren ondorioz Nubiako tenpluak salbatzeko, nagusiki Abu Simbel, burututako nazioarteko deialdiaren ondorioz Espainiak Egiptori emandako laguntzaren trukean. Tenplu honetaz gain, Egiptok beste hiru tenplu oparitu zituen: AEBei Dendurko tenplua (gaur egun Metropolitar Arte Museoa, New York), Herbehereei Ellesiyako tenplua (gaur egun Leidengo Antzinaroko Museoa, Leiden) eta Italiari Taffako tenplua.
Fatxada nagusia.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |
- Debodeko (Gaztelaniaz)