Not Dead Yet (NDY) 1996an sortutako erakunde estatubatuarra da, desgaitasuna duten pertsonen suizidio lagunduaren eta eutanasiaren aurka borrokatzen dena[1]. Erakundearen sortzailea eta presidentea Diane Coleman da[2][3].

Not Dead Yet
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea eta disability rights organization (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1996ko apirilaren 27a
webgune ofiziala
Facebook: NotDeadYetUSA Twitter: notdeadyetusa Edit the value on Wikidata

2004an, NDYk Terri Schiavori elikadura-hodia kentzearen aurkako protesta pat egin zuen[4][5]. Million Dollar Baby filmaren aurka ere protesta egin zuen, eutanasia ekintza arrazional eta errukitsu gisa azaltzeagatik[6].

Erakundeak filosofo utilitaristak asko kritikatzen ditu, besteak beste Peter Singer. Colemanek «munduko gizon arriskugarriena» deitu zion eta genozidioa defendatzen ari zela esan zuen[7]. 1998an eta 2015ean, NDYk protestak antolatu zituen Singer-en jarreraren aurka, desgaitasun mota jakin batzuk dituzten haur jaioberriak moralki hil daitezkeela eta abortuarengandik desberdin ikusten ez zuela esateagatik. Bietan manifestariek Princetongo Unibertsitateko zuzendariei Singer kargutik kentzeko eskatu zieten[8].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Not Dead Yet» Bloomberg (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  2. (Ingelesez) Schadenberg, Alex. «Not Dead Yet standing at forefront of the anti-euthanasia battle» The Interim 2007-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  3. (Ingelesez) Bender, Joyce. «Diane Coleman, president of Not Dead Yet» Disability Matters (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  4. (Ingelesez) Connolly, Ceci. «Schiavo Raised Profile of Disabled» Washington Post 2005-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  5. (Ingelesez) Johnson, Mary. «After Terri Schiavo: Why the disability rights movement spoke out, why some of us worried, and where do we go from here?» Ragged Edge Magazine 2005-04-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  6. (Ingelesez) Drake, Steve. «Dangerous Times» Ragged Edge Online 2005-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  7. (Ingelesez) «Peter Singer: Some people are more equal than others» The Independent 2004-07-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-09-21) (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
  8. (Ingelesez) Chasmar, Jessica. «Peter Singer, Princeton bioethics professor, faces calls for resignation over infanticide support» Washington Times 2015-06-16 (Noiz kontsultatua: 2015-06-17).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu