North American Soccer League

North American Soccer League (NASL) Estatu Batuetako eta Kanadako futbol liga profesionalik garrantzitsuena izan zen 1968 eta 1984 artean.[1]

North American Soccer League
Datuak
Motaassociation football league (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Osatuta
Historia
Sorrera1967ko abenduaren 7a
Desagerpena1985eko martxoaren 28a

Fase erregularra zen, udaberrian eta udan jokatua, eta playoffak Soccer Bowl izenarekin ezagutzen zen txapelketan bi talderen arteko finala jokatuz amaitzen ziren.

Nahiz eta 24 talde izatera iritsi zen eta Estatu Batuetan eta Kanadan futbol liga baten lehen arrakasta izan zen, 1977tik 1983ra bitartean estadioetara bataz beste 13000 ikusle baino gehiago joan zirelarik partidu bakoitzeko, eta 1975 eta 1980 bitartean telebista bidez egindako partiduen nazio mailako erretrasmisioak, torneoa arrazoi ekonomikoengatik eta babesle faltagatik desegin zen 1985ean, zor handi baten ondorioz sortutako krisi ekonomiko handi baten ondorioz. Ligak ez zuen estadio propiorik, futbol amerikarreko estadioak alokatzen zituen, eta jokalari gehienak atzerritarrak eta garestiak ziren, AEBetako publikoarekin konektatzen ez zutenak.

Ligako hainbat taldek jokalari izarrak kontratatu zituzten euren ibilbideko azken urteetan, hala nola Pelé, Johan Cruyff eta Franz Beckenbauer, eta ikusmin pixka bat sortu zuten 1970eko hamarkadaren amaieran.

AEBek ez zuten garrantzi bereko ligarik izan 1993ra arte, Major League Soccer txapelketa sortu zen arte. Jatorrizko liga osatu zuten taldeen izena eta batzuk 2009an birsortu zituzten, eta NASL berriak 2011n hasi zituen funtzioak, baina jada ez da ligarik garrantzitsuena, lehen etapan izan zen bezala, bigarrena baizik, MLSren atzetik.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu