Nortasun kasua

Nortasun kasua, A Case of Identity ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1891ko irailean kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Nortasun kasua
Iden-01.jpg
Holmes agurtzen Mary Sutherland andereñoa. Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
Argitaratze-data1891
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaA Case of Identity
HerrialdeaErresuma Batua
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaNortasun kasua

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1888an girotua, Mary Sutherland andereñoaren kasua da istorioa, berarentzat sortutako funts baten interesei esker diru-sarrera handiak dituen emakumea. Duela gutxi desagertu den londrestar batekin hitz emanda dago. Senargaia pertsonaia berezi bat da, nahiko isila eta bere bizitzarekiko nahiko erreserbatua. Sutherland andereñoak bakarrik daki bulego batean lan egiten duela. Eskutitz guztiak makinaz idazten eta sinatzen dizkio, eta berak erantzun behar dio bertako postetxearen bidez. Gainera, senargaiak bakarrik egiten dizkio bisitak Sutherland andereñoari, bere aitaorde gaztea negozioengatik herrialdetik kanpo dagoenean.

Harreman triste honen klimaxa, senargaiak, bere ezkontza egunean, aldarean Sutherland andrea uzten duenean iristen da.

Sherlock Holmes ondorio azkar samar batera iristen da. Makinaz idatzitako letra batek bere teoria baieztatzen du zalantzarik gabe. Pertsona bakar batek irabaz lezake horrelako zerbait gertaera honekin: aitaordea. Holmesek ondorioztatzen du senargaia ate batetik sartu zela zalgurdian eta bestetik atera eta, horrela, "desagertu" zela.

Misterioa argitu ondoren, Holmesek bere bezeroari irtenbidea ez kontatzea erabaki zuen, "Kontatzen badiot ez dit sinetsiko. Gogoan hartu Persiako esaera zaharra: Tiger bati bere umea kentzea bezain arriskutsua da emakume bati ilusio bat kentzea".

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu