Noni Benegas

argentinar poeta, idazle eta itzultzaile feminista

Noni Benegas (Buenos Aires, Argentina 1951) argentinar poeta, idazle eta itzultzaile feminista da. Bartzelonako La Vanguardia egunkariko ohiko laguntzailea. 1987ko Miguel Hernández Poesia Sari Nazionala jaso zuen.[1]

Noni Benegas
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaFacultad de Filosofía y Letras de la Universidad de Buenos Aires (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta itzultzailea
Genero artistikoaolerkigintza

Biografia

aldatu

Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Buenos Aireseko Unibertsitatean. 1977tik dago Espainian.

Ibilbide profesionala

aldatu

Ezaguna da Bartzelonako "La Vanguardia" egunkarirako egindako lanagatik, non Paul Virilio saiakera-egile eta urbanistaren, abiaduraren teorikoaren, pentsamendua aurkeztu zuen. Bere artikuluak saiakera-egilearen testu batzuen frantsesaren itzulpenean oinarritu ziren, bereziki Estética de la desaparición/ Desagertzearen estetika.[2]

1980tik 1986ra bitartean, Parisen eta Genevan bizi izan zen Noni Benegas. Han, José Ángel Valente idazlea ezagutu zuen, eta hark goraipatu eta haren idazkera babestu zuen. 1982an, bere soneto eta poesia-prosengatik, Nazio Batuen Espainierazko Liburuaren Klubaren Platero Sari garrantzitsua jaso zuen, ex aequo eta aho batez.

1994an, José María Valverderen hitzaurre polemiko bat duen Argonáutica izeneko poema-bilduma argitaratu zuen Espainian. Baina ezin esan gabe utzi 1986an Benegasek Miguel Hernández VI. Poesia Sari Nazionala lortu zuela.[3]

1991. urtearen inguruan, Kultura Ministerioaren Laguntza Literarioa jaso zuen Madrilen. 1994/1995ean, "El saber gay" zikloaren bidez, gay-lesbiana kultura sartu zuen Arte Ederren Zirkuluan, Mario Merlino poeta eta itzultzailearekin batera. Zikloa hogeita bi hitzaldik, liburuen eta bilduma editorialen hainbat aurkezpenek, hiru antzezlanek eta hainbat sortzailerekin izandako elkarrizketek osatu zuten.

"La homosexualidad en el cine" zikloan erakutsitako (Madrilgo Filmoteka Espainiarra) ehun bat filmeren areto-fitxak programatu eta sortu zituen.

Emakumeak eta poesia

aldatu

Ohorezko gonbidatua izan da Espainiako eta atzerriko unibertsitateen biltzar eta mintegietan. 1997. urtearen inguruan, Jesus Munárrizekin batera, Ellas tienen la Palabra: dos décadas de poesía española antologiaren atariko saiakera batean zehaztu zen aukeraketa bat egin zuen.[4] Francisco Ricoren Historia y Crítica de la Literatura Española 1975etik 2000ra bitartean andrazkoen poesia espainiarra aztertzen duen Real Academia Españolaren liburukian ageri da saiakera hori.

2012an, Palma Hiriko Rubén Darío saria jaso zuen.[5]

Literatura-bizitza oso aktiboa du, batez ere bere poesia-lanaren eta egunkariaren garapenean oinarritua.

Antologiak eta baterako lanak

aldatu
  • Ellas tienen la palabra; dos décadas de poesía española, ed. Noni Benegas & Jesús Munárriz, Madrid: Hiperion, 1997. (Reedición y ampliación, Ellas tienen la palabra. Las Mujeres y la escritura, Madrid, Fondo de Cultura Económica, 2017)[6]
  • Ellas resisten. Madrid, Huerga & Fierro, 2019.

Itzulpenak

aldatu
  • Virilo, Paul, Estética de la desaparición, Trad. N. Benegas, Barcelona: Anagrama, col. Argumentos, 1988.

Bere poesiaren itzulpenak

aldatu
  • Burning Cartography, trad. al inglés por Noël Valis, Host Publications, Austin, TX, USA, 2007.

Sariak

aldatu
  • Premio Rubén Darío de la Ciudad de Palma, 2012.
  • Vila de Martorell, 2011.
  • VI Premio Nacional de Poesía Miguel Hernández, 1987.
  • Premio Platero de Poesía del Club del libro en español de las Naciones Unidas, 1982.

Erreferentziak

aldatu
  1. Neruda, Pablo. (21 de julio de 2010). «Discurso de Estocolmo - pronunciado con ocasión del Premio Nobel de Literatura» Anales de la Universidad de Chile 0 (0)  doi:10.5354/0365-7779.1971.1209. ISSN 0365-7779..
  2. Escrituras digitales: Tecnologías de la creación en la era virtual, ed. Virgilio Tortosa, Publicaciones Universidad de Alicante, 2008
  3. VI Premio Nacional de Poesía Miguel Hernández Ayuntamiento, Concejalía de Cultura, 1987
  4. The Feminist Encyclopedia Of Spanish Literature, v. 2, ed. Janet Perez, Maureen Ihrie. Greenwood, Publishing Group, CT, USA, 2002
  5. Diario de Mallorca, sociedad y cultura, 21/01/2012
  6. «ARTÍCULOS - Consuelo Triviño Anzola» www.consuelotrivinoanzola.com.

Kanpo estekak

aldatu